23 May 1945,
Zianuroa irentsita bere buruaz beste egin zuen Himmler agintari naziak, atxilotuta zegoela. Alderdi Nazional Sozialistako buruetako bat zen, SSen komandantea, eta Gestapo kontrolatzen zituen. Holokaustoaren antolatzailea izan zen, berak sortu baitzituen lehenengo kontzentrazio-esparruak eta heriotzaren batailoiak. Himmlerrek agindu zuen milioika poloniar, judu, ijito, ezkertiar eta homosexual hiltzea. Armada sobietarra Berlinera hurbiltzen ari zela, nazien erretiradan inor bizirik ez uzteko agindu zien SSei. Britainiarrek, hasieran leku ezezagun batean ehortzi zuten arren, geroago esan zuten gorpua atera eta erre egin zutela.
Source:
Iturria: Josep Fontana, El siglo de la revolución. Una historia del mundo desde 1914 (Crítica)