Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Rosa Zarra donostiarra hil zen, Ertzaintzaren pilotakada batek sabelean jo eta zortzi egunera

29
years ago

30 June 1995,

Rosa Zarra donostiarra hil zen, Ertzaintzaren pilotakada batek sabelean jo eta zortzi egunera. Zauritu zuten egunaren bezperan, Lasa eta Zabalaren gorpuak Tolosako hilerrira eraman zituzten, eta istilu larriak eragin zituen Ertzaintzak. Horren aurka protesta egiteko elkarretaratzera deitu zuten Donostiako Amara Berriko Bakearen Usoaren inguruan. Toki berean, ostegunero, Alditrans enpresako langileak elkartzen ziren ETAk bahituriko Jose Maria Aldaia enpresaburuaren askatasuna eskatzeko. Bi elkarretaratzeak amaitzean, tentsioa areagotu eta istiluak hasi ziren. Ertzainak agertu, tiro egin eta Rosa Zarra jo zuten sabelean. Auzitegiko medikuek “arrazoi naturalengatik” zendu zela esan zuten. Aldiz, Zarraren nefrologoak adierazi zuen pilotakadak eragindako infekzioarengatik hil zela. Epaileak soilik bertsio ofiziala hartu zuen aintzat, eta auzia artxibatu zuen.

Source:

Iturria: Inaxio Esnaola, 25 urte Rosi Zarra hil zenetik: Egia zor diete (Irutxuloko Hitza, 2020ko ekainak 12).

This year in history: < >
From newest From oldest

This month's anniversaries:
|
From newest From oldest

100
years ago