Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Rosa Parks hil zen Detroiten, AEBetan

20
years ago

24 October 2005,

Rosa Parks hil zen Detroiten, AEBetan. 1913an Tuskegeen jaioa (Alabama), AEBetako beltzen eskubide zibilen aldeko ekintzaile garrantzitsua izan zen, eta Alabamako Montgomery hiriko autobus konpainiaren aurkako boikota bultzatu zuen 1955ean autobus segregatu batean bere eserlekua emakume zuri bati uzteari uko egin zionean

1940ko hamarkadan sartu zen Montgomeryko beltzen eskubideen aldeko mugimenduan, eta 1960ko hamarkadan beltzen eskubideen aldeko borroka feminismoarekin uztartu zuen.

Jeanne Theoharis historialariak jaso duenez, bere erreferente nagusia Malcolm X zen. Martin Luther King-ekiko errespetu handia zuen, baina berak esaten zuen, bere heroi pertsonala Malcolm X zela, iparraldeko liberalismoa eta hipokrisia salatzen zituelako, Vietnamgo gerraren aurka hasieratik kokatu zelako eta gauza horiek bere ikuspegi politikoarekiko oso gertukoak zirelako.

Source:

Jeanne Theoharis, The rebellious life of Mrs. Rosa Parks (Beacon Press)

This year in history: < >
From newest From oldest

This month's anniversaries:
|
From newest From oldest