07 September 1986,
Pinochet Txileko diktadorearen aurkako atentatua egin zuen FPMR talde armatuak. Diktadoreak bidaiatzen zuen segizioaren aurka segada prestatu zuten. Komando batek suziri-jaurtitzaileekin tirokatu zuten segizioa, baina Pinocheten autoaren aurkako tiroak huts egin zuen. Tiroketan diktadorearen segizioko bost kide hil ziren, baina Augusto Pinochetek onik ihes egin ahal izan zuen. FPMRko kideek ihes egin zuten, baina Pinochetek etxeratze agindua eta setio-egoera ezarri, eta bere polizia politikoak hurrengo egunetan erregimenaren aurkako lau ekintzaile hil zituen. Hilabete eta erdira atxilotu zituzten komandoko kide gehienak.
Source:
Cristóbal Peña, Los fusileros. Crónica secreta de una guerrilla en Chile (Debate).