02 January 1982,
Paulo Garaialde alegiarra hil zuen Triple A talde ultraeskuindarrak. Taxilaria zen, eta gauez lanean zela, dei bat jaso zuen zerbitzu eske. Berastegin aurkitu zuten bere gorpua, eskuak lotuta eta aurpegian eskopetaz egindako bi tiro zeuzkala. Askok ETA jo zuten erantzule, 1972an Garaialderen aurka egindako atentatu baten ondorioz, baina erakundeak ukatu egin zuen. Triple Ak bere gain hartu zuen erasoa eta nahastu egin zirela adierazi zuten. Epaileak kasua argitu gabe artxibatu zuen.
Source:
Iturria: Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin.
1967-2011. Bigarren liburukia, 1981-1990 (Maiatz).