26 August 2017,
Negro Matapacos zakurra hil zen Txilen, 2011ko ikasleen protestetan ezagun egin zen. Lepoan zapi gorria zuen zakur beltza, manifestariekin ibiltzen zen hezkuntzaren pribatizazioaren aurkako protestetan eta istiluetan Poliziaren aurka oldartzen zen. Paco Txilen Poliziari deitzeko destainazko modua da, horregatik jarri zioten izen hori. Ez zen protestetako kale-zakur bakarra, baina bai guztietara azaltzen zen bakarra, horregatik nabarmendu zen. Arrazoi naturalengatik hil zen.
Source:
Iturria: Praktika artistiko-kulturalen ataleko aldizkariko arduradunak, Acerca de la imagen de tapa: El Negro Matapacos, por Caiozzama. Noviembre 2019, Santiago de Chile (Aletheia, 2020).