Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Nafarroan Intzako sorgin-ehizan salatutako pertsona guztiak absolbitu zituzten, bat izan ezik

429
years ago

08 November 1595,

Nafarroan Intzako sorgin-ehizan salatutako pertsona guztiak absolbitu zituzten, bat izan ezik. Urte haren hasieran Anduezako jaunak bultzatutako prozesuan 7 eta 80 urte arteko 27 pertsona atxilotu zituzten. Torturatu egin zituzten, eta Alliko kobazuloan eta inguruetan akelarreak egiten zituztela esanarazi zieten. Ziotenez, akelarre horietan sorginak ziren nagusiki, eta beltzez jantzitako gizon bati ipurdian musu ematen zioten. Espetxean hamar emakume eta bi gizon hil ziren, eta zigortu zuten Martin Barazarteri 100 ipurdiko eman eta sei urterako desterratu zuten. Anduezako jauna beaumontarra zen, Gaztelako koroaren kolaboratzailea, eta interes pertsonalak zituen prozesuan. 1983ko Akelarre filma prozesu honetan dago oinarritua.
Euskal Herrian, dokumentatua dagoen inkisizioaren lehen exekuziotik (1329) azkenera (1610), 200 eta 323 pertsona artean hil zituzten, denak “legez”, batez ere emakumeak.

Source:

Iturria: José Dueso, La caza de brujas en Euskal Herria a través de sus principales procesos judiciales (Txertoa).

This year in history: < >
From newest From oldest

This month's anniversaries:
|
From newest From oldest

25
years ago
70
years ago