Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Nafarroako errege Antso Gartzia IV.a hil zuen bere anaiak

948
years ago

04 June 1076,

Nafarroako errege Antso Gartzia IV.a hil zuen bere anaiak. Peñalen herrian, ehizan ari zirela amildegi batetik bera bultza zuen Raimundok. Botere hutsunea eragin zuen hilketak, seme-alabak gazteegiak baitziren, eta erregearen anai-arrebak Gaztela eta Aragoin babestu zirelako heriotzan zuten inplikazioagatik. Hutsune hori baliatu zuten Gaztela eta Aragoiko erregeek. Lehenak Errioxa eta Araba osoak, eta Bizkaia eta Gipuzkoaren zati handi bana okupatu zituen, eta bigarrenak, Antso Gartziaren lehengusu zen Antso Ramirezek, gaztelarrei aurre egin eta Iruñea hartu zuen Aragoiko koroarentzat. Nafarroako erresuma Aragoiko koroaren menpe egon zen 1134ra arte.

Source:

Iturria: Ion Izagirre, Nafarroako erregeak. Ximeno leinua (905-1.234).

This year in history: < >
From newest From oldest

This month's anniversaries:
|
From newest From oldest

100
years ago