23 March 1871,
Marseillako Komuna aldarrikatu zuten, giro iraultzaile betean. Herri batailoi batek prefektura hartu zuen, eta tokiko boterea hartuko zuen sei pertsonako batzordea eratu. Egoera formalizatzeko hauteskundeetara deitu zuten, baina erabateko isolamenduan, ez ziren hiriaren defentsa antolatzeko gai izan. Apirilaren 4an, armadak hiriaren kontrola hartu zuen. Komunarik ezagunena Parisekoa egin bazen ere, Frantziaren hegoaldeko hainbat hiri garrantzitsutan ere izan ziren antzeko matxinadak. Marseillaren kasuan, lehenagotik ere egon ziren saiakerak, eta langile mugimendu antolatua zegoen. Aipatzekoak dira 1867 eta 1869ko greba handiak, eta 1870ko azaroaren 1ean aldarrikatu zuten Komuna iraultzailea.
Source:
Henri Lefebvre, La proclamación de la Comuna. 26 de marzo de 1871 (Katakrak).