Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Maite Idirin jaio zen Ugaon

81
years ago

12 July 1943,

Maite Idirin jaio zen Ugaon. Atahualpa Yupanquik 1967an Bilbon emandako kontzertuak bultzatu zuen agertokira, eta hurrengo urtean eman zuen haren lehen kantaldia Zeanurin, Atahualpa Yupanki euskaraz diska argitaratu zuen urte berean. Euskal kulturaren aldeko militantziak frankismoaren jazarpena ekarri zion, eta lehenik Baionara eta ondoren Parisera joan behar izan zuen. Han hasi zen feminismoan sakontzen. Euskal musika klasikoa aztertzen hasi zen 1985ean eta emakume musikagileen historia berreskuratzeari garrantzia eman zion. 2010ean ‘Euskal emakume musikagileak’ emanaldia antolatu zuen, XIX. eta XX. mendeetako emakume musikagileen piezak interpretatuz, Naroa Intxausti, Marife Nogales eta Bizkaiko Orkestra Sinfonikoarekin batera. 2024ko urtarrilaren 20an hil zen Angelun.

Source:

Iturria: Gemma Lasarte Leonet eta Amaia Alvarez Uria (koord.), Gorputza eta generoa. Teoria, didaktika eta esperientziak (UEU).

This year in history: < >
From newest From oldest

This month's anniversaries:
|
From newest From oldest

70
years ago
80
years ago
230
years ago