22 November 1979,
Lemoizko zentral nuklearraren aurka argi itzaltze masiboa egin zuten Deba ibarrean. Mugimendu antinuklearrak desobedientzia zibilaren kanpainen barruan burutuko zuen ohiko ekintzetako bat izan zen eta hainbat herritan egin zuten batera. Euskal Herri mailan deitutako lehen itzalaldia Gladys del Estal ekintzailearen hilketa salatzeko izan zen, 1980ko ekainaren 3an, ekimen zaratatsuekin uztartuta. 1982ko otsailaren 5ean, aldiz, “Energia Nuklearraren aurkako II. Itzalaldi eta Burrundara Orokorra” deitu zuten eta jende askok balkoietan kazerolada eginez lagundu zuen.
Source:
Iturria: Sabino Ormazabal, Bidea Helburu taldea, Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, historia kontatzeko beste modu bat (MR Arangiz Fundazioa)