Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Lehen aldiz Gipuzkoan guardia zibil baten aurkako epaiketa, pertsona bat hiltzea egotzita

39
years ago

16 May 1985,

Lehen aldiz Gipuzkoan guardia zibil baten aurkako epaiketa, pertsona bat hiltzea egotzita. 1982ko urriaren 16an Marcelo Garciandia tolosarra hiltzeagatik Donostiako Auzitegiak Manuel Guerrero guardia zibila epaitu zuen. Tentsio handiko epaiketa izan zen, kalez jantzitako poliziek bete baitzuten aretoa, eta defentsa txalotuz eta akusazioa eta fiskaltzaren aurka txistu eginez kalapita eragin zuten. Juan Mari Bandres akusazio partikularraren abokatuari “hiltzaileak defendatzen” zituela oihukatu zioten, besteren artean. Sei urteko espetxealdira zigortu zuten, baina lau urtera indultua eman zioten. Guerrerok Garciandia hil zuenean, gerra zikinaren lehen belaunaldia amaitua zen, eta GAL abiatzekotan zegoen.

Source:

Iturria: Lander Iruin, Marcelo Garciandía, otra víctima olvidada (Zorrotz, 2021eko azaroak 23).

This year in history: < >
From newest From oldest

This month's anniversaries:
|
From newest From oldest

10
years ago
100
years ago
115
years ago