14 May 1975,
Lau hildako Gernikan Guardia Zibilak ETAko bi kide gordeta zeuden etxearen aurka eginiko segadan. Etxea inguratu zutenean, tiroketa betean etakideek ihes egitea lortu zuten. Tiroketan Guardia Zibileko teniente bat hil zuten. Etxearen jabeak, Blanca Salegi eta Iñaki Garay, bertan inor ez zela oihukatuz irten ziren etxetik besoak altxata, baina Guardia Zibilak metrailatuta hil zituen atean bertan. Ihes egitea lortu zuen Jesus Mari Markiegi Motriko baserri batean babestu zen, baina atzetik zituen poliziek harrapatu eta lekuan bertan tirokatu zuten.
Source:
Iturria: Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin.
1967-2011. Lehen liburukia, 1967-1980 (Maiatz).