Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Lasa eta Zabalaren gorpuak identifikatu zituen polizia hil egin zen epaitegian deklaratzen ari zela

25
years ago
Maitane Azurmendi

13 January 2000,

Lasa eta Zabalaren gorpuak identifikatu zituen polizia hil egin zen epaitegian deklaratzen ari zela. Jesús García komisarioari bihotzekoak eman zion errefuxiatu tolosarren familiaren abokatuaren galderak erantzutera zihoala. Identifikaziorako, gorpuak aurkitu ostean irekitako ikerketa izan zuen hizpide, gorpuen egoeraren ondorioz kasu garrantzitsu baten zantzuak hartuta.

1985ean aurkitu zituzten Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren gorpuak Busoten (Alacant), baina norenak ziren ez zekitenez, hamarkada batez gordeak eduki zituzten, harik eta 1994an GALen inguruko ikerketen berri izatean, gorpu haiek desagertutako gazteekin lotu zituen arte.

This year in history: < >
From newest From oldest

This month's anniversaries:
|
From newest From oldest

120
years ago