Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Istiluak izan ziren Hego Euskal Herriko hiriburuetan, errefuxiatuen estradizioaren aurkako manifestazioetan

45
years ago

31 January 1979,

Istiluak izan ziren Hego Euskal Herriko hiriburuetan, errefuxiatuen estradizioaren aurkako manifestazioetan. Frantziako Estatuak, lehen aldiz, zazpi euskal errefuxiatu atxilotu eta Espainiako Estatuari entregatu zizkion. Bestalde, beste hamahiru Proventza Garaiko Alpeetako departamendura dispertsatu eta han konfinatu zituzten. Hori salatzeko, manifestazioak zeuden deituta Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean, eta Poliziak guztien aurka egin zuen bortitz. Bilbon 300 bat manifestarik barrikadak altxa zituzten, eta Iruñean eta Donostian Poliziak hiriak okupatu zituen. Azken horretan, Poliziak ur-tankea ere erabili zuen jendea dispertsatzeko.

Source:

Iturria: Erredakzioa, La ocupación policial abortó todas las manifestaciones (Egin, 1979ko otsailak 1).

This year in history: < >
From newest From oldest

This month's anniversaries:
|
From newest From oldest

100
years ago
220
years ago
375
years ago