Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Istilu handiak izan ziren Donostiako Egia auzoan, talde parapolizialen eraso baten harira

46
years ago

07 April 1979,

Istilu handiak izan ziren Donostiako Egia auzoan, talde parapolizialen eraso baten harira. Hiru polizia hil zituen ilunabarrean ETA m-k Loiola auzoan, kuarteletik afaltzera joandakoan metrailatuta. Murtziatik heldu berriak ziren hiru militar gazte ziren. Militarrak, albistea jakitean, koarteletik oso asaldatuta atera ziren, istiluak eraginez.
Kalez jantzita eta armatuta, Egia auzora joan ziren. Taberna batean sartu, pertsiana barrutik itxi eta pertsona baten bila zebiltzala, bezeroak paretaren aurka jarri eta kolpatu zituzten. Bila zebiltzan pertsona ez zegoela han ikustean, ordea, pertsona bati ateratzen utzi zioten eta honek berehala jo zuen alarma hotsa auzoan. Minutu gutxian ehunka pertsona jaitsi ziren korrika taberna kanpoaldera. Militarrak, tiroka ihes egiten saiatu ziren auto batean eta bi pertsona zauritu zituzten. Jendeak inguratuta, ordea, autoa bertan utzi behar izan zuten, polizien zenbait NAN dokumenturekin. Autoak iraulita eta sutan amaitu zuen.
Murtzian, polizien senideek manifestazioa egin zuten beren senideak itzultzeko eskatzeko “Euskal Herrian ez dituzte maite, guk bai” lelopean.

Source:

Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin. 1967-2011. Lehen liburukia, 1967-1980 (Maiatz).

This year in history: < >
From newest From oldest

This month's anniversaries:
|
From newest From oldest

70
years ago
155
years ago