11 May 2021,
Israelek Gaza bonbardatzeari ekin zion. Bezperan, palestinarren protesta batek Ekialdeko Jerusalemgo Sheij Yarrah auzotik palestinar familiak kanporatzeko epaia atzeratzea lortu zuen. Orduan, polizia Jerusalemdik irtetea exijitzeko Hamasek hainbat suziri jaurti zituen. Israelek hori aitzakiatzat hartuta, gogor bonbardatu zuen Gaza. Hamaika eguneko gatazkaren ondoren 230 palestinar, haietarik 60 haurrak, eta hamabi israeldar hil ziren, eta Gazako 600 etxebizitza suntsitu zituzten.
Source:
Iturria: Alain Gresh, “Guerras sin fin contra los palestinos” (Le Monde Diplomatique en español, 2021eko ekaina)