Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Iruñeak armada gaztelarraren aurrean kapitulatu zuen

512
years ago

24 July 1512,

Iruñeak armada gaztelarraren aurrean kapitulatu zuen. Albako dukearen milaka soldaduek hiria inguratuta zeukaten, eta hiriko agintariak errendizioa negoziatzen saiatu ziren arren, dukeak mehatxu egin zuen, berehala kapitulatu ezean hiria suntsituko zuela. Biharamunean sartu ziren gaztelarrak San Lorenzo atetik. Hainbat urtez Nafarroako Erresumaren aurka konspiratzen aritu ondoren, Gaztelako errege Fernando faltsarioak inbasioa abiatu zuen uztailaren 21ean, Albako dukearen aginduetara ziren 12.000 soldadurekin. Nafarrek beren burujabetzaren alde borrokatu arren, ez ziren gai izan gaztelar armada indartsuari eusteko.

Source:

Iturria: Joseba Asiron eta Martin Altzueta, 50 fechas clave de la conquista de Navarra (1512-1525) (Txalaparta).

This year in history: < >
From newest From oldest

This month's anniversaries:
|
From newest From oldest

70
years ago
80
years ago
230
years ago