28 October 1995,
Hitz Egin jaialdi erraldoia ospatu zen Oiartzunen. Galindo Intxaurrondoko Guardia Zibilaren buruak Negu Gorriaki, Esan Ozenki zigiluari eta Jon Maia eta Anjel Kataraini jarritako salaketari erantzun eta adierazpen askatasuna aldarrikatu zuten milaka lagunek. Bertan, Unai Iturriaga, Igor Elortza, Estitxu Arozena, Andoni Egaña eta Jon Maiaren bertso saioaren ondoren Anje Duhalde eta Mikel Markezek kanta bana taularatu zuten. Horren ostean Esan Ozenkiko taldeen kontzertuak hasi ziren: BAP!!, Nacion Reixa, Xabier Montoia, Deabruak Teilatuetan, Anestesia, Kashbad, Baldin Bada, Ama Say, Su Ta Gar, Dut, EH Sukarra, Lin Ton Taun, Etsaiak eta Banda Bassotti. Amaieran, Negu Gorriaken kontzertuarekin lehertu zen karpa.
Source:
Iturria: Joxi Ubeda, Hitza eskubide (Euskaldunon Egunkaria, 1995eko urriak 31).