Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Euskaldunek espainiera ezagutzeko beharra zutela aldarrikatu zuen Gernikan Alfonso XIII.a Espainiako erregeak

103
years ago

10 September 1922,

Euskaldunek espainiera ezagutzeko beharra zutela aldarrikatu zuen Gernikan Alfonso XIII.a Espainiako erregeak. Eusko Ikaskuntzaren III. Kongresuan egindako hitzartzean –argazkian erdian, Mikeleteen buruarekin hitz egiten–, euskaldunek euskara ikasi behar zutela, bai, baina baita gaztelania ere esan zuen, ezin baitzuten euskararen ikaskuntzara soilik mugatu eta den-denek ezagutu behar zuten espainiera, “Espainia ezin baitaiteke Baskonia gabe bizi, ezta Baskonia Espainia gabe ere”.
Urtebete eskasera ezarri zen erregeak berak babestutako Miguel Primo de Riveraren diktadura, zeinak euskara debekatu zuen eskolako testuliburuetan, besteak beste.

Source:

Joan Mari Torrealdai Nabea, Asedio al euskera. Más allá del libro negro (Txertoa).

This year in history: < >
From newest From oldest

This month's anniversaries:
|
From newest From oldest

25
years ago
80
years ago
1945-09-03