03 January 1915,
Euskal Selekzioak eta Kataluniak elkarren aurkako futbol partida jokatu zuten Bilboko San Mamesen. Euskal Selekzioak bere lehen agerraldia egin zuen, Norte izenez. Izan ere, federazioak Hego Euskal Herriko lau herrialdeez gain Kantabria eta Errioxa ere hartzen zituen barne, baina norgehiagokan euskal jokalariek baizik ez zuten parte hartu. Garaiko euskal futbolari onenak biltzen zituen taldea gailendu zen, 6-1. Euskal abertzaletasunak euskal nortasuna hauspotzeko baliatu zuen selekzioa.
Source:
Iturria: Jiří Zákravský, Basque National Football Team as a Political Tool. One Hundred Years Old Project and Its Changes (1915–2014) (Sport Science Review, vol. XXV, 1-2 zbk., 2016).