15 March 2005,
Euskal Preso Politikoen Kolektiboko presoek gose greba mugagabea hasi zuten. Espainia eta Frantziako gobernuei dei egin zieten haien espetxe-politika gatazkaren irtenbidearen gakoetan jar zezaten. Era berean, protesta horrekin euren estatus politikoa aldarrikatzea zuten xede, prozesu politikoan euren parte hartzea bermatzeko. Urtarrilean abiatu zuten txandakako protesta dinamika espetxeetan, itxialdi, planto eta propaganda ekintzekin.
Source:
Iturria: Erredakzioa, Los presos políticos vascos inician una huelga de hambre indefinida (Gara, 2005eko martxoak 15).