11 September 1975,
Euskal Herrian greba orokorrarekin bat egin zuten milaka pertsonak zegoen heriotzara zigortutako ETAko militanteen askatasuna eskatzeko. Ministro Batzordea egitera zihoazela baliatu zuten kaleak eskari horrekin betetzeko. Gobernuak Anjel Otaegi eta Jose Antonio Garmendia Tuparen heriotza zigorrak berrestea zuen aurreikusia, baina azkenean ez zuten une horretan egin. Lantoki gehienetan asanbladak egin ziren arren, grebara ez batzea erabaki zen zenbaitetan, zigorren berrespenaren unean indarrez erantzun ahal izateko. EAJk ez zuen bat egin deialdiarekin eta espainiar sozial-inperialisten maniobratzat jo zuen. Tupa-ri heriotza zigorra bizi osoko kartzelagatik aldatu zioten gerora, atxiloketan tirokatua izan ondoren elbarri baitzegoen. Otaegi irailaren 27an fusilatu zuten Jon Paredes Txiki eta FRAPeko hiru kiderekin batera.
Source:
Iturria: Hainbat egile, Euskadi eta Askatasuna – Euskal Herria y la Libertad, IV. Liburukia, 1974-1976. Milis y polimilis (Txalaparta).