24 November 1859,
Darwinek Espezieen jatorriaz liburua argitaratu zuen. Naturista ingelesak, Galapago uharteetako animaliekin egindako ikerketatik abiatuta, hautespen naturalaren teoria defendatu zuen izakien eboluzioa azaltzeko: naturan janaria lortzeko borrokan gailentzen diren espezieak dira bizirauten dutenak. Liburuak eztabaida sutsua piztu zuen, Bibliarekin eta kreazionismoarekin talka zuzena egiten baitzuen.
Baina burgesiak jendarte kapitalistaren justifikazio ‘naturala’ egiteko baliatu zuen, darwinismo sozialaren teoria bultzatuta. Desitxuratze horren aurrean, Piotr Kropotkin biologo anarkistak Elkar-laguntza liburua argitaratu zuen 1902an. Bere ikerketaren arabera, kooperatzeko gaitasun handiena duten izakiak dira gehien ugaltzen direnak.
Source: