11 November 1975,
Angolak independentzia lortu zuen azkenean Portugalengandik. Mozambikeren kasuan bezalaxe, gerra zibil odoltsu batek zikindu zuen independentzia. CIAren sostengua zuten FNLA eta UNITA gerrillek gerra hasi zuten MPLA ezkerreko mugimendua gobernura iristea eragozteko. Apartheidaren Hegoafrikak ere sostengua eman zien indar erreakzionarioei. MPLAk, sobietarren eta kubatarren babesa izan zuen. Independentzia lortu ostean, 2002 arte luzatu zen guda zibila eta MPLAk irabazi zuen.
Source:
Iturria: Josep Fontana, Por el bien del imperio. Una historia del mundo desde 1945 (Pasado & Presente).