Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Amsterdamgo Vondelstraat kaleko 72

44
years ago

23 February 1980,

Amsterdamgo Vondelstraat kaleko 72. zenbakia okupatu zuen gazte talde batek. Gau hartan bertan hustu zuen eraikina poliziak, baina hilaren 29an okupak bertara itzuli ziren, erdigunean poliziaren arreta desbideratzeko antolatutako manifestazio jendetsua baliatuta. Istiluak berehala hasi ziren, baina gogor eutsi zioten eraikinetik. Barrikadak eraiki zituzten, baina Udalak polizia operazio erraldoia prestatu zuen martxoaren 3an: sei tanke, 1.000 polizia, frankotiratzaileak eta ur-tankeak. Tiro egiteko agindua zutela ohartaraziz esku-orriak jaurti zituzten. Barrikadak eraistea lortu zuten arren, okupek euren eskariak bete eta eraikinean irautea lortu zuten. Etxebizitzaren eskasiari aurre egiteko okupazio mugimendu indartsua sortu zen Amsterdamen.

Source:

Iturria: Lorenzo Ruyter, Tanks door de Vondelstraat (Hart, 2016ko azaroak 28).

This year in history: < >
From newest From oldest

This month's anniversaries:
|
From newest From oldest

110
years ago
245
years ago