Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

878 egunez luzatuko zen Leningraden setioa hasi zuten naziek

83
years ago

08 September 1941,

878 egunez luzatuko zen Leningraden setioa hasi zuten naziek. Aurreko astean eten zuten hiria gainerako lurralde sobietarrekin batzen zuen azken trenbidea, eta gaurko egunez azken errepidea. Hiria inguratua geratu zen, elikagai eta erregai hornidurak agortu ziren eta negu gorria hasi zen. Gobernu sobietarrak Leningradera sartzea lortzen zuen gutxia zorrotz errazionatu zuten. Une batean, eguneko errazioa irinarekin eta zerrautsarekin egindako 125 gramoko ogia izan zen. Errazio hori ere jasotzen ez zutenek katuak, zakurrak zein margoturiko paper-pasta jaten amaitu zuten. Gosez, gaixotasunez, hotzez edo bonbardaketez hildakoen hilotzez bete ziren kaleak. Leningrad, 3,4 milioi biztanleko hiriak, bere biztanleriaren heren bat baino gehiago galdu zuen, baina naziek ez zuten lortu hiria hartzea.

Source:

Iturria: Josep Fontana, El siglo de la revolución. Una historia del mundo desde 1914 (Crítica).

This year in history: < >
From newest From oldest

This month's anniversaries:
|
From newest From oldest