Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

52 emakume ijitok ihes egin zuten Zaragozako Miserikordia Etxetik

272
years ago

18 January 1753,

52 emakume ijitok ihes egin zuten Zaragozako Miserikordia Etxetik. 1749an, Ensenadako markesak ijitoen aurkako Sarekada Handia agindu zuen haiek desagerrarazi asmoz. Gizonak armategietara bidali eta emakumeak giltzapetuz banandu zituzten. Zaragozan 600dik gora emakume giltzapetu zituzten, eta hasieratik jarrera menderakaitza erakutsi zuten askok, protesta eta sabotajeak eginez. Ihesaldia eraikinaren egituraren ahuldadea baliatuz egindako zuloetatik egin zuten, baina soldadu batek kasualitatez harrapatu zituen hiriaren sarreran. Rosa Cortés andaluziarra izan zen ihesaldiaren burua.

Source:

Manuel Martínez Martínez, Clamor y rebeldía. Las mujeres gitanas durante el proyecto de exterminio de 1749 (Historia y Política, 40. zkia., 2018).

This year in history: < >
From newest From oldest

This month's anniversaries:
|
From newest From oldest

120
years ago