02 March 1955,
15 urteko Claudette Colvin atxilotu zuten Montgomeryko autobus batean emakume zuri bati eserlekua ez uzteagatik. Eskuburdinak jarri eta kolpeka atera zuten ibilgailutik. Rosa Parksek gauza bera egin baino hilabete batzuk lehenago izan zen. Colvinek, ordea, ez zuen Parksen ospea bereganatu. Izan ere, eskubide zibilen aldeko mugimenduak zalantza egin zuen bere kanpainarako irudi egokia emango ote zuen, familia txiro bateko kide izateaz gain, haurdun baitzegoen. Azkenean, Parks hautatu zuten Montgomeryko autobusen aurkako boikot kanpainarako, eta mundu mailan ezagun egin zen.
Source:
Sina Kramer, Excluded Within. The (Un)Intelligibility of Radical Political Actors (Oxford University Press).