Apirilaren 30etik aurrera Azokaroa-ren lehen printzak sumatuko dira Ipar Euskal Herriko zenbait txokotan. Uxue Alberdi egongo da Hetero liburua aurkezten, Maialen Lujanbiok errezetaldia eskainiko du eta Maddi Sarasuak bere liburuaren aurkezpen musikatua egingo du senide eta lagunekin, besteak beste. Ziburuko azokaren 6. edizioa ekainaren 7an izango da.
ARGIAk eta Baltsan elkarteak elkar ekintzan antolatutako Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokaren 6. edizioa ekaineko lehen larunbatean izango da, ohi bezala. Martxoan zabaldu zen izen ematea eta, apuntatzeko hilabete bat eman bazuten ere, lehenago itxi da arrakastaren ondorioz.
118 metro erakusmahai izango dira guztira. 43 argitaletxek, diskoetxek eta autoekoizlek eman dute izena, horietatik 33 liburugintza arlokoak eta hamar musikakoak. Gainera, ekoizle berriak ere izango dira azokan: lau argitaletxe (Euskaltzaleen Biltzarra, Nabarralde, Talaia eta Rolariak) eta bost auto ekoizle edo proiektu (Alabena, Elkor-Karma, Esan Ezin, Madame Birrots eta Sara Zozaya).
Azokaroa, apirilaren 30ean martxan
Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokaren 6. edizioa ekainaren 7an hasiko bada ere, Azokaroa jada apirilaren 30ean abiatuko da eta dozena erdi ekimen antolatu dituzte, denak ere Ipar Euskal Herrian.
Antolatzaileek hiru oinarritan laburbildu dituzte haien helburuak. Lehenik, Ziburuko Azokari hedadura gehiago eman nahi izan diote, plazaren eta egun bakarraren "mugak" gaindituz, baina bere neurrira egokituz, "hurbiltasuna" eta "gozotasuna" zainduta; bigarrenik, auzo eta herriek azokari eskaintzen dioten giroa itzultzea, "azoka inguruko animazio edo ekitaldiak herri hauetara ekarriz"; hirugarrenik, ARGIAk dioen bezala, txikitik eraginez, "auzo eta herrietan euskaraz bizitzen ari diren talde edo elkarteekin sareak sortu eta elkar lanean aritzea eskualde mailan".
Azokaroa apirilaren 30ean abiatuko da ekaineko lehen larunbatera arte, eta denbora tarte horretan dozena bat emanaldi antolatu dituzte. Uxue Alberdik Hetero liburuaren aurkezpenari helduko dio apirilaren 30ean, eta Maialen Lujanbioren errezitaldi poetiko-bertso-performatiboak emango dio jarraipena Maiatzak 7an.
Horiez gain, beste zenbait errezitaldi musikatu, liburu aurkezpen edo mahai inguru izango dira: Maddi Sarasuak Biharraren hegietan liburua aurkeztuko du, musikatuta, senide eta lagunekin, maiatzaren 16an; Euskaraz sortu (duin) bizi? mahai ingurua Ximun Fuchs eta Amagoia Gurrutxagaren eskutik maiatzaren 19ko astean ARGIA astekarian eta Euskal Irratietan; Mikel Epalzaren Gizatasun arrantzale liburuaren aurkezpena maiatzaren 23an; eta Ekaitz Bergarretxeren Masusta erreximenta liburuaren aurkezpena maiatzaren 28an.
2019an hasi zen Ziburuko azoka eguneko ekitaldi gisa, baina azken urteetan azoka egunaz aparteko ekitaldiak antolatu izan dira inguruko herrietan ere: Azokaroa da. Ladix Arrosagarai Baltsan elkarteko kidearekin mintzatu gara Azokaroaren nondik norakoez.
Ziburuko Liburu eta Disko Azokaren 6. edizioa ekainaren 7an izango da. Girotzeko eta azokaren eragina inguruko herrietara zabaltzeko, aurreko asteetan zehar sei ekintza kultural antolatu dituzte Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarlanean. Lehena martxoaren 30ean izango da,... [+]
Euskara hutseko liburu eta disko azoka euskaraz “normalki, lasaiki eta naturalki” bizitzeko gunea bilakatu da. Urtez urte ekitaldiak aurrera egiten du eta euskaltzaleentzat ekitaldi garrantzitsuenetako bat bihurtu da, azokaren antolatzaileek nabarmendu dutenez... [+]
Ziburuko Euskal Liburu eta Diskoen Azoka iragan da ekainaren 1ean, 40 bat argitaletxe eta diskoetxe eta milaz gora bisitari elkartuz herriko plazan. Euskara ala ezkara lelotzat zeukan bosgarren edizio horren balorapen baikorra egin dute antolatzaileek: jendetza bertaratu da,... [+]
Ziburuko Euskal Liburu eta Diskoen Azoka iragan da ekainaren 1ean, 40 bat argitaletxe eta diskoetxe eta milaz gora bisitari elkartuz herriko plazan. Euskara ala ezkara lelotzat zeukan bosgarren edizio horren balorapen baikorra egin dute antolatzaileek: jendetza bertaratu da,... [+]
Berrogei argitaletxe eta diskoetxe, horietarik bederatzi berri, eta 120 salmahai bosgarren Ziburuko liburu eta disko azokan. Ekainaren lehenean ospatuko dute Baltsan elkarteak eta Argia hedabideak
Argitaletxeez gain, diskoetxeak egonen dira Ziburuko Azokaren baitan. Horietariko batzuen sorkuntzak zuzenean deskubritzeko parada izanen da aurtengoan ere azoka.
Urtean bertan argitaratutako lanak izaten dira protagonista Ziburuko Euskarazko Liburu eta Disko Azokan. 2024an argitaratu eta Ziburuko azokara eramango dituzten liburu eta diskoen zerrenda iragarri dute bertan egongo diren 33 liburu-argitaletxe eta 3 diskoetxeek. Era guztietako... [+]
Elkarrizketa bat papereratzerakoan galtzen dira isilune eta esku keinuak. Pena da. Daniel Landart entzuten ari zela gogoeta hori zeukan kazetariak, eta gauza bera pentsatzen zukeen argazkilariak ere, ikusirik ondoko egunean esku keinuen argazki andana bidali ziola kazetariari... [+]