Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz. Berrarmatzea bultzatu bidean, EBko ahots esanguratsu askok diote Ukrainako gerraren ondoren Errusiak Georgia, Moldavia edo herrialde baltikoak inbadituko dituela, edo Polonia edo Errumania ere bai. Arrazoi historikoak eta Errusiarekiko hurbiltasuna medio, bistan da Europako ekialdeko eta mendebaldeko herrialdeen Errusiarekiko beldurra zeharodesberdina dela.
Errusiaren erasoa ez da sinesgarria
Hemendik hamar urtera zer gertatuko den jakiterik ez dago, baina orain, Ukrainako gerrak ekarri dizkion galera handien ondorioz, Errusia guztiz ahulduta dago zentzu guztietan. Akats estrategiko itzela eginda, Errusiak Kiev hartu nahi izan zuen 2022ko otsailean, baina atzera egin behar izan zuen, eta ekialdeko lurretan finkatu zuen frontea. Han, poliki eta sendo aurrera egitea lortu du, beti ere apur-apurka eta galera handiekin. EBk ez du berezko egitura militarrik, baina EBko herrialdeen ahalmen ekonomiko eta militarrek txiki uzten dituzte Errusiaren indarrak, salbu eta armamentu nuklearrean. Nola ausartuko da NATOko herrialde bati eraso egiten, dakienean egoera horretatik onik ateratzeko aterabide bakarra erantzun nuklearra dela? Probokazio oso larriren bat jasan beharko luke horrelakorik gertatzeko, eta bakarrik gerta liteke AEBek segurtatuko balute haien nagusitasunak errusiarren ahalmen nuklearra neutraliza dezakeela. Ronald Reaganen garaiko misilen aurkako babes sistematik ari dira horretan, baina gerta liteke halakorik mundua arriskuan jarri barik?
NATO-Errusia: topo egin dute
1990eko hamarkadatik ari da egiten ekialdera NATO eta, norabide horretan, azkenean ezinbestean egin du topo Errusiarekin. Europak Errusia inperiala agertu nahi du honek azken hamarkadetan izan dituen gerrak azaleratuta, hala nola Txetxenian, Georgian eta Donbasen; horietan guztietan arrazoi historiko sakonak daude, baina baita NATOren urreratzea ere. 2014an Krimea inbaditu zuenean Errusiak oso deiadar serioa jo zuen, “ez segi ekialderako bidean”, baina ez zitzaion kasurik egin eta Ukrainako gerra etorri da. 2015ean Minskeko akordioak errealitate bat izan ziren, lorpen handia, baina EBk ez zuen ahalegin seriorik egin haiek egikaritzeko, bere hainbat mandatarik onartu izan duten moduan. Orain, Ukrainaren “neutraltasuna” ezinbestean egongo negoziazio mahaian.
Putin, Hitler berria
Justifikazioak eraikitzeko, Saddam Hussein Irakeko buruzagi ohia Hitlerrekin parekatu zuten behin eta berriro hura preso egin eta hil aurretik. Orain berdin egiten dute Vladimir Putin buruzagi errusiarrarekin, eta hura ez da inongo santu bakezalea, baina Husseinek izan zuen moduan, Putinek berak ere bi fase oso argiak ditu Mendebaldearekiko harremanean: lehenengoa, 2000tik 2014ra, Krimeako inbasioa arte; eta bigarrena, hortik eta gaur egunera arte. Lehenengoan bere Mendebalzaletasuna erakutsi zuen eta saio ugari egin zituen Errusia Europako herrialde gisa har zezaten, bat gehiago izateko; bigarrenean, lortu gabeko helburu horiek baztertu, Europan bere bakardadea onartu eta sobietar errepublika ohiak eta BRICSeko herrialdeekiko harremana ondo finkatzeari lotu zitzaion. Sergei Lavrov Errusiako atzerri ministroak hala formulatu du harremanen egoera berria: “Ezin ditugu Europar Batasuna eta Errusiaren arteko harremanak Gerra Hotzaren garaian moduan ikusi, orduan munduko arazoen muinean zeuden biak, gaur egun ez”.
Gerrak eraiki behar du Europar Batasuna?
Gerra giltzarri izan da Europako egungo estatu-nazioen sorreran, eta baliteke Europar Batasunak gerra baten aitzakia behar izatea europar nortasun berri bat finkatzeko. Sorreran sei estatu zirenak gaur egun 27 dira, eta gero eta nekezagoa zaie norabide bat finkatzea. Herrialde denek dituzte antzeko arazoak, baina baita oso desberdinak ere, eta Hego-Ipar banaketa historikoari aspaldi gehitu zitzaion mendebalde-ekialde banaketa. Egoera horren aurrean, Ukrainaren aldeko jarrera eta Errusiaren aurkako berrarmatzea batasunerako akuilu gisa darabilte egun EBko agintariek.
The causes of the initial war in Ukraine are not only those that were explained to us, because there are other reasons. Russia said it had to take a step in the defense of Ukrainian Russian speakers, while the Ukrainian government had to confront the Russian army in order to... [+]
Etxe Zuriak bi komunikatu igorri ditu, Itsaso Beltzeko su-etena eta energia azpiegituren aurkako bi aldeen erasoen amaiera hitzemateko.
“Ez dugu gerraren aurrean etsi nahi, ez dugulako hilerrietako bakea nahi”, dio manifestuak, eta agintariei irtenbide politiko baten alde lanean jartzeko eskatu diete. Sinatzaileen artean daude Delàs institutua, Gernika Gogoratuz edo Ongi Etorri Errefuxiatuak... [+]
Defentsarako gastua handitzeko Europako herrialdeen apustuaren atzean, asko dago propagandatik, eta askoz gehiago interes ekonomikotik. Kontrakoa sinetsarazi diguten arren, XVIII. mendean Ingalaterran Industria Iraultza jaio zenean, armak eta gerra izan zituen oinarri, eta ez... [+]
Telefono bidez eginiko bileran, bi agintariek adostu dute Moskuk ez diola erasorik egingo Ukrainako azpiegitura energetikoari hurrengo 30 egunetan. Ukrainak eta Errusiak 175na preso askatu beharko dituztela iragarri dute, baina ez noiz.
Europa mailako ekimen kolektibo batek bakearen, irtenbide diplomatikoen eta armagabetzearen aldeko manifestua idatzi eta sinadura bilketa hasi du. Manifestuak dioenez, intelektualak, herritarrak bezala, “anestesiatuta daude”. Europako agintarien jokamoldea, NATOren... [+]
Vladimir Putinek interesa agertu du AEBek eta Ukrainak adostu duten 30 eguneko menia epeaz, baina zalantzak ere plazaratu ditu. Funtsean, ez du presarik erakutsi akordioa sinatzeko eta denbora gehiago eskatu du zalantzok argitu ahal izateko.
Mikel Jauregi Industria sailburuaren ustez, euskal enpresek “lan ona” egin dezakete Europaren “segurtasun estrategia babesten”. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Maria Ubarretxenak, berriz, berrarmatze asmoek “aukera berriak” ekar ditzaketela... [+]
Saudi Arabian elkartu dira AEBetako eta Ukrainako ordezkariak, eta zortzi ordu iraun duten negoziazioek fruitua eman dute. Etxe Zuriak Ukrainarentzako laguntza militarra berrabiaraztea erabaki du.
Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]
Etxe Zurian edukitako liskarraren ostean, eskainitako laguntza "konponbide batera bideratuta" dagoela ziurtatu nahi du Trumpek. Zelenskiren arabera, Kievek bizirauteko aukera gutxi izango lituzke AEBen laguntza militarrik gabe.
Hala iragarri du Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Londresen eginiko goi bileran. Etxe Zurian Trumpek Zelenskiren aurka egin ostean, izandako eztabaidaren aurrean, Europako buruzagiek babesa adierazi diote Ukrainako presidenteari.
AEBek Ukrainako gerraren aurrean egindako jarrera aldaketaren barruan, “lur arraroak” deiturikoak negoziaziorako gai nagusi bilakatu dira Volodymyr Zelenskyren eta Donald Trumpen artean. Lehenak nahi du AEBek bere segurtasuna bermatu dezatela Errusiaren aurrean,... [+]