Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

“Neutrotzat aurkezten dena, egiaz, ideologia nagusiaren konplizea da”

  • Gozamen aparta bezain deskribatzeko zaila dakar, norbaiten hitzak irakurri edo entzun ostean, zera pentsatzeak: “Horixe zen neu aurreko hartan azaltzen saiatu nintzena!”. Idazlea eta itzultzailea da María Reimóndez, eta galegoz aritzen da, hizkuntza ez-hegemoniko batean. Match egiteko aukera handiak zeuden, eta bete ziren. Hona hemen Consonni argitaletxearen bulegoaren epelean aipatu genituenak.

Argazkia: Dani Blanco / ARGIA CC BY-SAArgazkia: Dani Blanco / ARGIA CC BY-SA
María Reimóndez (Lugo, Galizia, 1975)

Idazketan, poesia, narratiba, saioa eta haur-gazte literatura landu ditu oparo, eta hainbat sari jaso. Itzultzaile gisa, hamaika lan galegora ekartzeaz eta interprete gisa jarduteaz gainera, doktore-tesia egin zuen, Galiziako testuinguruan egin diren itzulpen feminista eta postkolonialak aztertuz. Kolektiboki ere jarduten da, ugari: AGPETI itzultzaile eta interpreteen elkartearen sortzaileetako bat izan zen, eta A Sega eta Implicadas no Desenvolvemento kolektiboetan parte hartzen du.

Nola iritsi zinen itzulpengintzara?
Hizkuntzak eta idazketa interesatzen zitzaizkidalako. Ez neukan halako ideia zehatzik buruan. Nire familiak ez du ikasketarik maila horretan, ni naiz unibertsitatera iritsi den lehen belaunaldia, eta, filologia eta itzulpena zer izan zitezkeen alderatuz, gehiago erakartzen ninduen itzulpenak: horrela, abstraktuan. Baina zorte handia izan genuen, irakasleek ikuspegi berritzaileak zituztelako hainbat konturen inguruan.

Nola oroitzen duzu ikasketen garaia?
Vigoko Unibertsitateko itzulpen-ikasketen bigarren promoziokoa naiz: hasi nintzenean, ikasketak eraikitze-bidean zeuden oraindik. Horrek bazituen desabantaila batzuk: hainbat greba egin behar izan genituen, ez geneukalako irakasle galego-hiztunik (ez zituztelako bilatzen), baina, beste alde batetik, irakasleak gazteak ziren, lan-mundutik zetozen, filologietatik, eta bolada eferbeszentea izan zen hainbat zentzutan.

Bestelako ikuspegietan sartu aurretik, Mendebaldeko itzulpen-teoria tradizionalei buruz galdetu nahi nizuke. Halakoetan, itzultzaileon (ustezko) neutraltasuna, gardentasuna eta ikusezintasuna baloratzen dira. Zein da ikuspegi horien arazoa?
Beti gertatzen den moduan, une historiko berean gauza batzuk modu sinkronikoan eta elkarren ondoan bizi dira, nahiz eta bestelako elkarbizitza bat izan behar luketen. Hau da: zenbait ikuspegi atzean utziak behar genituzke jada. Zientzian ere, neutraltasunaren eta objektibotasunaren ikuspegi hori, bada mende bat ezeztatu denetik, eta erakutsi da neutrotzat eta gardentzat aurkezten dena, egiaz, ideologia nagusiaren eta botere-egituren konplizea dela. Oso labur esanda, horregatik dira hain problematikoak Mendebaldeko itzulpen-teoria tradizionalak esaten diegunak.

Teoriak dira, baina efektu materialak dituzte.
Bai, era askotakoak. Pare bat aipatuko ditut: batetik, emakumeak baztertzen dira prestigiozko itzulpenetik, hau da, literatur itzulpenetik; bestetik, esku-hartzeak egiten dira askotariko testuetan –ez soilik literaturan–, eta subjektu disidenteei edo postkolonialei bortizkeriak jasanarazten, jatorrizko testuetan agertzen ez zirenak.

"Zer gertatu da Zelenski eta Trumpen artean? Hizkuntza berean ari zirela uste zuten, baina ez. Aldiz, nor bere hizkuntzan aritu izan balira, eta tartean interprete profesional bat egon balitz, egoera ez litzateke hainbeste berotu izango"

Zu zeu beste teoria batzuetan oinarritzen zara bai itzultzeko bai idazteko. Hitz egingo zeniguke pixka bat itzulpen-teoria feminista eta dekolonialen ekarpenaz?
Bi espazio teoriko handi horien barruan, badira ildo batzuk: besteak beste, eta esan bezala, aztertu izan da zer-nolako presentzia duten emakumeek itzulpengintzan oro har, eta zer zeregin izan duten itzulpengintzak eta interpretazioak tresna kolonial gisa. Bestalde, hizkuntzen fluxuak aztertzen dira, bai eta zer eragin duten ere. Esate baterako, emantzat jotzen dugu ingelesa dela munduko lingua franca, baina begiratzen baduzu zenbateko diru-sarrerak sortzen dituen ingelesaren irakaskuntzak herrialde anglofonoetatik kanpo, hainbat milioitako negozioa da. Eta horiek ere fluxu kolonialak dira. Gero, ez dut honetan sakonduko, baina datuen kolonizazioa edo erauzketa, hori guztia estu lotuta dago itzulpenarekin.

Bestalde, interpretazioaren arloan ere oso agerikoa da hau dena. Komunikazio-prozesuan zeure gorputzarekin parte hartzen duzunean, horrek ondorio asko ditu: zer-nolako eragina duen azentuak, ahotsak… Interpretazioaren teoriak itzulpen-teoriak baino berriagoak izan arren, halako ikuspegiak ezartzeko espazio guztiz agerikoak iruditzen zaizkit. Konputazioan eta ez dakit zertan ibiltzen diren, baina, berez, interpretazioan sekulako lana egin liteke hainbat auzi berrikusten: genero-indarkeria, laneko jazarpena, emakumeak edo subjektu ez-hegemonikoak diren interpreteen gutxiespena…

Argazkia: Dani Blanco / ARGIA CC BY-SA

Kanpotik ikusita, irudipena dut Galizian txertatu samar daudela itzulpenaren teoria berritzaileagoak, ikasketetan behintzat.
Badira hogeitaka urte unibertsitatean irakasle ibili nintzenetik, eta bolada labur-laburra izan zen, baina harremana daukat haiekin oraindik, AGPETIren sortzaileetako bat izan bainintzen, eta etengabeko elkarreraginean aritzen gara beste kide batzuekin eta ikertzaileekin. Ez dugu uzten ekarpen horiek ahaztu daitezen, eta badago hor jende-multzo bat hori lantzen diharduena gaur egun ere: eskoletan aipatzen dute, etab. Beraz, oinarri bat da, itzulpen-teoriari buruz daukazun ezagutzaren parte bat. Eutsi egin behar zaio, noski; ez da ezerezetik sortzen. Eta esango nuke argitaletxeetan ere positibotzat jotzen dela.

Zuk hala bizi izan duzu?
Neure kasuan behinik behin, preseski itzultzaile feminista naizelako jotzen dute nigana zenbait argitaletxek. Haur eta gazte literaturaren adibidea aipatuko dizut. Batzuetan, album ilustratu baten eskubideak erosten dituzte marrazkiak asko gustatzen zaizkielako, baina agian testua ez hainbeste, edo problematikoa iruditzen zaie. Duela gutxi, adibidez, lanbideen liburu bat itzuli nuen, dena femeninoan. Hasieran bazeuden halako kutxa huts batzuk, eta zera azaldu nuen: “pertsona” eta “lanbidea”, galegoz, femeninoak dira biak, orduan dena femeninoan agertuko da. Zein zen beste aukeren arazoa? Ba liburu ilustratu bat zenez, ez nuela generoa itxuraren arabera esleitu nahi. Zer, ile luzea badu neska da, eta bestela ez? Okerragoa iruditzen zitzaidan. Mekanikaria, adibidez, femeninoan izendatzen da, bibotea izan arren. Aldi berean gauza asko iraultzeko bidea ematen zidan.

"Itzulpena inoiz baino ikusgarriagoa da, inoiz baino eskurago dago, baina egiaz, inoiz baino ikusezinago da: izan ere, prozesua ez da ikusten”

Adimen artifiziala fuerte sartu da itzulpenaren arloan. Nola ikusten duzu?
Egoera paradoxikoa da oso. Alde batetik, itzulpena inoiz baino ikusgarriagoa da. Jendeak badaki badagoela gauza bat itzulpena deitzen dena, eta berdin du zure egunerokoan hizkuntza bakarra erabiltzen baduzu ere, mundu guztiari sortu diote halako premia bat, edonork edozer itzul dezakeela inongo ahaleginik egin gabe. Orduan, esan bezala, itzulpena inoiz baino ikusgarriagoa da, inoiz baino eskurago dago, baina egiaz, inoiz baino ikusezinago da: izan ere, prozesua ez da ikusten. Gauza bat eman eta beste bat jasotzen duzu, tartean zer gertatu den jakin gabe. Jendea ez da ohartzen prozesu bat dagoenik, ezta prozesu hori nondik abiatzen den ere. Hori ez da komunikazioa.

Horren harira, kasu paradigmatiko bat aipatu nahi nuke, ingelesarekin ere antzekoa gertatzen baita. Zer gertatu da Zelenski eta Trumpen artean? Hizkuntza berean ari zirela uste zuten, baina ez. Aldiz, nor bere hizkuntzan aritu izan balira, eta tartean interprete profesional bat egon balitz, egoera ez litzateke hainbeste berotu izango. Trump handiputza da, hori argi daukagu denok, baina zu bitartekaritza linguistikoan ari zarenean, badakizu, adibidez enpresa-gizon espainiar batek biraoak sartzen baditu denbora guztian, eta zuk alemanera itzuli behar baduzu bere jarduna, ez dituzula irainak itzuliko, zeren gaztelaniaz halako hitz gordinak normalak izan daitezke komunikazio-testuinguru horretan, baina alemanez ez, eta aleman-hiztunarentzat oso bortitza izango litzateke.

Adimen artifizialera itzulita, badago beste arazo nagusi eta nabarmen bat: makina hauek denak, ente super konputazional hauek, hegemoniaren oinarrien arabera prestatuta daude.

Ildo horretatik, kritiko mintzatu zara Galiziako Gobernuaren proiektu batekin, Nós izenekoa: jendeari eskatu diote bere ahotsa grabatzeko galegoz hitz egiten, adimen artifiziala elikatu ahal izateko.
Hizkuntza ez-hegemonikoen kasuan, kontuz ibili behar dugu aurrerabideari buruzko ideiekin. Gogora datorkit nola ibili ziren Galizian, aurrerabidearen izenean, urtegia urtegiaren gainean egiten. Galizian, mila erreken lurraldean, zer-eta bi mila urtegi eta mini-zentral egin zituzten. Orain ideia hori deseraikitzen hasi da, baina Nós proiektuaren kasuan antzekoa da.

Aurrerabidearen ikuspegi bat saltzen digute, eta kasu zehatz honetan oso makurra da, hizkuntzak zeharkatzen duelako, eta gurean hizkuntza da identitate bat izatea ahalbidetzen diguna, eta baita geure euskarria ere, komunitate gisa. Eta esaten dizute: nola ez da ba galegoa eskura egongo tresna horietan guztietan? Zure aurrerabidearen neurgailu moduko bat da. Aitzakia hori baliatzen dute, jendearen ekarpenak behar dituztelako makinak galegoz ere egin dezan, baina nik, egia esan, ez ote dudan nahiago makinak ni ez ulertzea. Nire azken obran, Izaki osoen trilogian, ustez hizkuntza bakarra existitzen da, baina beste hizkuntzek lurpean iraun dute, eta hortxe datza iraultza: fikziozko etorkizun distopikoan, makinek ezin ulertzea eta eskuz idaztea bilakatzen dira babesleku.

Argazkia: Dani Blanco / ARGIA CC BY-SA

A casa do amo (Ugazabaren etxea) liburua argitaratu berri duzu, galizierazko literaturako diskurtso kolonial eta arrazisten analisia.
Niretzat, hasteko, garrantzitsua zen gai honi heltzea, eta kolektiboki ohartzea gai honi eutsi behar diogula eta gogoeta-prozesu kolektibo bat egin behar dugula; halaber, beste begirada batetik aztertu nahi nuen literaturaren historiografia. Eta uste baino sorpresa gehiago daude. Beste adibide bat aipatzearren: literatur kanona emakumeen edo disidentzien ikuspegitik aztertzen dugunean, goitik behera aldatzen da; emakumeek galegoz idatzitako literaturari erreparatzen zaionean, maiz literatura galegoaz egiten diren baieztapen orokortzaileak funtsik gabe geratzen dira, edo ez dute bat egiten obrekin. Ba, kasu honetan, antzera: liburuan diskurtso kolonialaren adibideak aurkezten dira, baina baita horren kontrakoak ere. Maiz, pentsatzen da hau gai moderno bat dela, iritsi berria, eta lehen jendea ez zela enteratzen. Hala, iraganeko pertsonak arrazistak izatea justifikatzen da, hori normala zelakoan; ba ez, ez zen normala, garai berean beste ahots batzuk beste kontu batzuei buruz ari ziren eta. Hori guztia berrikusi behar da, eta baieztapen hutsaletatik atera, hutsala ez dena argitara emateko.

Adibidez?
Oso garrantzitsua da zenbait gauza normalizatzeari uztea, une guztiz kritikoan gaude-eta. Gure kasuan, mugimendu politikoak eta hizkuntzaren aldeko mugimendua bera klase popularren eta emakumeen aldean egon dira beti, eta kontuan hartuta gaur egungo egoera zein den, alegia, kontuan hartuta diskurtso arrazistak izugarri hazten ari direla, eskuin muturra gizartean loratu dela, ez soilik egiturak arrazistak direlako eta indarkeria sinbolikoa dagoelako, ezpada arrazakeria pertsonen egunerokoan askoz presenteago dagoelako, ba, eskura ditugun tresna guztiak erabili behar ditugu. Eta horretarako, lehenik eta behin, analisi bat behar da.

"Adimen artifizialera itzulita, badago beste arazo nagusi eta nabarmen bat: makina hauek denak, ente super konputazional hauek, hegemoniaren oinarrien arabera prestatuta daude"

Harrera beroa jaso du liburuak.
Bai, hainbeste ezen agortu egin den hilabete gutxi batzuen buruan. Edizio txikia zen, baina bada zerbait, saio baten kasuan, hilabete eskas batzuen ostean zirkulaziotik kanpo egotea jada. Ea berrargitaratzen den. Bestalde, asko aipatu da, eta irudipena dut jendea halako zerbaiten zain zegoela, oinarri baten zain, hortik abiatuta ekiteko, eztabaidarekin jarraitzeko.
Pertsona zurion zereginaz-eta hitz egiten denean, nik argi daukat erabili egin behar dudala sistema honen barruan daukadan posizioa. Jakin badakit, liburu hau idatzi eta argitaratu ahal izan badut, neure posizioagatik izan dela, eta interesatzen zaidana da liburuak, gero, beste leku bat irekitzea. Jada hor dauden espazio batzuetatik elikatu da nire lana, eta aitortza egin behar zaie espazio horiei eta kide arrazializatuei. Liburua, berez, jende zuriarentzat da, gogoeta egin dezagun, eta gogoeta horretatik abiatuta jabetu gaitezen inguruan nor daukagun eta zertan dabiltzan.

Pertsona zurioi dagokigu lanketa hori egitea.
Liburuan bertan azaltzen dudan moduan, menderakuntza-egoeran dagoen pertsonak ez dauka pedagogia egiteko inongo derrigortasunik; kontrara, zeuri dagokizu informazioa biltzeko, zeure burua janzteko eta entzuteko ardura. Eta liburu honek ere ariketa hori proposatzen du: irakurri testu hauetako batzuk, eta jar zaitez institutuko ikasle baten azalean; pentsatu testu izugarri bortitz horiek irakurtzen dabilen neska arrazializatu bat zarela. Adimen artifiziala elikatzeko ahotsak grabatu ordez, has gaitezen parean daukagun jendeari jaramon egiten, eta ez daitezela sentitu bizi diren komunitatetik baztertuta. Nahi baldin baduzu Galiziako jende arrazializatuak galegoz hitz egitea eta bere hizkuntza-komunitateko kide oso sentitzea, ezin dituzu zenbait testu zabaldu modu akritikoan. Testu horiek irakur ditzakezu, noski, zenbait gauza azaltzeko, baina ezin diozu, adibidez, Día das Letras Galegas [Galizierazko Letren Eguna] eskaini Florencio Delgado Gurriarán bezalako bati [2022an eskaini zioten, hain zuzen], zeinak gauza lazgarri batzuk idatziak baititu. Ez al dago omentzeko moduko jende aproposagorik? Garrantzitsua da prozesu hau zabaltzea, eta badirudi badagoela interesik bide hori ibiltzeko. 

Argazkia: Dani Blanco / ARGIA CC BY-SA

 


You are interested in the channel: Itzulpengintza
Zertaz ari garen ezer gertatzen ez denean, edo hiru idazle errealista

Anton Txekhov, Raymond Carver eta Alice Munroren ipuingintzari buruzko mahai-ingurua egin dute Iker Sancho, Harkaitz Cano eta Isabel Etxeberria idazle eta itzultzaileek, Ignacio Aldecoa zenaren ipuin literarioaren jaialdian, Gasteizen. Beñat Sarasolak gidatuta, autore... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Translator research: how does advanced machine translation affect Basque?
The Cluster of Socioluinguistics, with the collaboration of several institutions and in the work elaborated by Asier Ambeka, Eduardo Apodaka and Asier Basurto, has published the results of the project called Itzulerem. They have studied the influence of neural translators... [+]

Erika González. In Australia too, empty feet dogs
"I feel privileged, but I've had to work a lot."
I had spent sixteen years without Christmas here. Because Australia is always far away. However, the work gave him the opportunity to reach Euskal Herria at the end of last year, and in Lazkao we had the opportunity to enjoy this year’s festivities. It tells us about the steep... [+]

Amaia Gabantxo
"Cultural violence is the translation of Basque literature from the Spanish to English version"
He is a writer, translator and singer, specialized in translating literature in Basque to English, and pioneer in this workshop. He has received several awards and merits, Miren Agur Meabe translated into English Bones and received the Etxepare award.

Elhuyar's neural translator now has a voice
It allows you to hear translations in Basque, Spanish, English, French, Catalan and Galician. Elhuyar has integrated the neural translation into Telegram, which allows you to translate messages.

2023-10-13 | ARGIA
The reading of Heptamerona will take place on 21 October in Orbaizeta
The book Heptamerone, written by Margarita Navarra, began to translate into the closure of Pandemia 2020. Since 2021, Booktegi and the Athenaeum also make an annual reading.

2023-05-28 | Zero Zabor
Dear Iñaki Usabiaga
Many of those involved in the mobilizations against the Zubieta incinerator in Gipuzkoa met Iñaki, the oldest activist with 80 years of history. In the photo you can see the work done in the mountains to the incinerator in 2018 with a young militant.

There is always someone who doesn't know Euskera

I have experienced two very different linguistic experiences in two southern peoples in recent weeks. One at a conference organized by a public institution of a Basque people and another at a school assembly. If we were at the conference more than 80 people, I would say that 90%... [+]


Translated Basque literature
What Catalans read to us and why so little
Aritz Galarraga Lopetegi has analyzed the evolution of Basque literature translated into Catalan between 1982 and 2020 in his doctoral thesis defended in March of this year. The research serves to contrast with data some of the existing convictions about the relationship between... [+]

2022-08-10
Translation Miren Iriarte Oyaga dies
He has translated several literary works into Basque and Spanish. At the age of 44, the Navarro translator dies.

Pasazaite argitaletxeak agur esatea erabaki du 10 urteren ondoren

Ekain honetan hamar urte bete ditu Pasazaite argitaletxeak. Nazioarteko literatura euskarara ekartzen espezializatu den proiektuak urteurren hori baliatu du ateak itxiko dituela iragartzeko.


2022-06-28 | ARGIA
An editorial is born that will translate into English women who write in minority languages
3The independent Scottish publisher TimesRebelPress (3TR), whose objective is to translate the English literature of authors who write in Basque, Catalan, Galician, Gaelic, Welsh… and in general in minority languages, “to promote it throughout the world”.

Idoia Santamaria, translator
'Austerlitz', hidden currents of memory
At Antwerp Central Station, Jacques Austerlitz, a man who cannot remember his past, is without a storyteller in this book. The talks between the two will continue for decades and cities to clarify the memory of fog. We talked to Idoia Santamaría, who translated W from the hand... [+]

Female writers in Italy in the 20th century
Alda Merini: the ability to look with surprise
Alda Merini (Milan, 1931-Milan, 2009) was an Italian poet. He published numerous works, including dozens of poetry books and two or three autobiographies (L'altra verità. Diario di una variety, La pazza de la porta accanto y Reato di vita. Autobiography and poetry).

Eguneraketa berriak daude