Errenta aitorpena, euskaraz


2024ko apirilaren 29an - 07:22

Bai. Errenta aitorpena euskaraz aurkeztu daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroa Garaian, urtero UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak) hainbat erakunde publikorekin eta udalekin batera gogorarazten digun bezala. Eta, gainera, euskaraz egin daiteke UEMAren barruan ez dauden inguruetan ere. Kanpaina ugarik gogorarazten digute herritarrok administrazioekiko harremanetan euskara erabiltzeko aukera dugula, lehen hitza eta hurrengoak euskaraz egitera animatzen gaituzte, administrazioekiko harremana euskaraz izan dadin sustatu nahian. Kasu honetan ere, euskararen aldeko hautua egitea lortu nahi da, izan ere, errenta aitorpena euskaraz egiten duen herritarren kopurua urtez urte gorantz ari den arren, datuak ez datoz bat ezagutzaren eta erabileraren datuekin. Nabarmen apalagoak izan ohi dira, oraindik ere urria baita aitorpena euskaraz aurkezten duen zergadunen kopurua.

Euskal Autonomia Erkidegoko datuei erreparatuta, Gipuzkoan, 2023an aurkeztu ziren aitorpenen %19,23 euskaraz izan ziren; 77.738 guztira. Bizkaian, %4,8 aurkeztu ziren euskaraz, 31.634 orotara. Eta Araban, %0,7 inguruk aurkeztu ohi du euskaraz. Ez dut Nafarroari buruzko daturik eskuratzerik izan. Datuen argitan, hobetzeko tarte handia dago eta egoera iraultzeko estrategiak landu beharko lirateke, urtetik urtera hazi dadin ehunekoa, konbentzituta bainago datuek adierazten dutena baino askoz gehiagok dutela aitorpena euskaraz aurkezteko gaitasuna.

Bai. Errenta aitorpena euskaraz aurkeztu daiteke, EAEn eta Nafarroa Garaian, urtero UEMAk hainbat erakunde publikorekin eta udalekin batera gogorarazten digun bezala

Ziur aski euskaldun askori arrotz egingo zaizkie “atxikipen”, “kenkari”, “likidazio oinarri orokor”, edo “hobari” bezalakoak, eta horrek ziurgabetasuna sortuko die aitorpena euskaraz egitea erabakitzean, are gehiago prozesua norberak egin behar duenean, parean beste pertsona baten laguntza izan gabe, ordenagailuaren pantaila besterik ez daukanean. Diru-kontuekin segurutik jo nahi izango dutela, alegia, gehienentzat, gaztelaniaz. Pedagogia eta laguntza apur bat beharko da bide horretan euskaldunak ahalduntzeko.

UEMAk berak zenbait jarraibide eskaini digu Internet bidez, telefonoz, finantza entitateetan edo aholkularitzetan errenta aitorpena euskaraz aurkezteko, eta ogasunarekin harremana euskaraz izan nahi dugula adierazteko.

Ogasunaren eta diru bilketaren ardura duten erakundeek ere erraztu beharko lukete prozesua, baina desberdintasun nabarmenak daude haien artean. Horretarako, lagungarria litzateke ogasunek esplizitatzea aitorpena euskaraz aurkeztu daitekeela. Sustatu, lagundu eta saritu egin beharko lukete. Gipuzkoako Foru Aldundian, esate baterako, “Ogasunarekin euskaraz” kanpaina bideratzen ari dira. Haien esanetan, Ogasunak gizarte garapenari egiten dion ekarpen nagusietako bat bere zerbitzu publikoak kalitatez ematea da, eta horrek barne hartu beharko luke euskaldunei zerbitzuak euskaraz erabiltzeko erraztasunak ematea. Gipuzkoako Ogasunaren praktika eta eredua baliatu liteke gainerako lurraldeetara zabaltzeko. Administrazio publikoek euskararen erabilera sustatzeko politika argia eta konpromisoa erakutsi behar dituzte, herritarrek ere hautu hori egin dezaten.

Errenta aitortzeko epea apirilaren 8ko astean abiatu zen Hego Euskal Herrian eta ekainaren amaierara arte egongo da zabalik. Euskaraz eroso aritzeko aukerak eremu guztietara hedatzeko bidean, errenta aitorpenarena ez da samurrenetakoa izango, baina bai eraginkorrenetako bat. Ea urtetik urtera euskararen erabileraren datuak nabarmen hobetzeko gai garen, baita alor honetan ere.

Rober Gutiérrez, euskara irakaslea

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Zer esan nahi dute ‘begiratu’, ‘ulertu’ eta ‘pertsona’ hitzek?

Ez da akaso harrotasun seinale nire aurrean dauden pertsonak pertsona izango ez balira bezala begiratzea? Bai, noski baietz. Baina nola espero dugu bestela besteak ulertzea? Ulertu, behatu, begiratu. Besteak ulertu nahi izateak, ez du jarrera harro hau eskatzen? Ni pertsona... [+]


Genozidioaren egunkariak

Urtebete igaro da, diotenez. Ez dut sekula ulertu mendebaldarrok daukagun ohitura harroputz hau: nahiz eta gatazkak ia mende bateko iraunaldia izan, datak nahierara moldatzen ditugu, garrantzia nolanahi oparituz. Azkeneko sasoia ezberdina izan al da beren lurraldean preso... [+]


2024-10-12 | Aitor Kortabarria
Jakin-mina

Badira hogei urte irakasle naizela, eta Bigarren Hezkuntzatik gorako maila guztietan aritu naiz eskolak ematen; halaber, gaur da eguna argi ez dudana zein den irakaslearen betebeharra.

Hezkuntza arautuaren eskailera luzean, maila bakoitzak baditu berezko ezaugarriak. Hala... [+]


Urriaren 12aren beste aldea: erresistentziaren hausnarketak

Ez da kasualitatea Hispanitatearen eguna, Guardia Zibilarena eta Pilarreko amabirjinarena data berean izatea. Hirurek egitura zapaltzaileak irudikatzen dituzte (estatua, armada eta eliza). Bestalde, indigenen erresistentzia eta Espainiako Estatuak bere armada militar eta... [+]


2024ko otsailaren 8an esnatu ginenean dinosauroa besarkatzen ari zinen

Pertsona batzuek kapitalismoa "besarkatzen" dute, konturatu gabe arazoa sistema berean dagoela; planeta mugatu batean hazkundea etengabe bilatzean. Energia intentsiboak ekoizteko modu guztiak mundua irensten ari dira.


Herri txikiak bizirik!

Zenbat txango, irteera edota lagunarteko paseotan entzun izan dugu bide guztiek Erromara eramaten dutela? Nik sarri, eta inoiz, neuk sentitu dut esan behar izana. Egia esan, uste dut beti txarto ulertu izan dudala esaera hori. Izan ere, beti imajinatu izan dut bide zuzen bat,... [+]


2024-10-07 | Joan Mari Beloki
Euskal europarlamentari gehienak guda Europara zabaltzearen alde

Irailaren 19an Europako Parlamentuaren gehiengoak honen alde eman zuen botoa: "Berehala kendu ditzatela Ukrainari emandako arma-sistemaren erabilerari jarritako murrizketa guztiak Errusiako lurraldean". Hitz arruntetan esanda: "Bota itzazue luzera handiko misilak... [+]


Euskaragatik bazterturiko euskaldunak

Euskal Herriko lurralde batzuetan euskara ofiziala da, besteetan meridianoaren arabera ofiziala ala ukatua eta, aitzitik, ipar aldera bagoaz, toleratua (ez ofiziala).

Azken boladan, epaitegi batzuk ebatzi dute funtzionario publikoek ez dutela euskara ezagutzarik izan behar eta,... [+]


Bizitza luzea Entzia Bonelli arrano gazteari

Arabako Mendiak Aske elkarteak zorionak eta eskerrak eman nahi dizkio Arabako Foru Aldundiko Natura Ingurunearen Zerbitzuari, Bonelli arranoa gure lurraldean berriro sartzeko Aquila a-Life proiektuarekin lortutako arrakasta dela eta.
Guztiz kontziente gara proiektu honek... [+]


Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldea handitzeko beste saiakera bat

Valle de Odieta enpresak eta bere filialak (HTN) urteak daramatzate instalazioak handitu nahian, administrazioa ezartzen ari den erregulazio guztien aurka. Epai judizial bati esker, abere kopurua gaur egun baimenduta dituzten hainbat adinetako 7.800 bururaino zabaltzea lortu... [+]


EHU desitxuratzen duen irakaslea

Sanchezi buruz ari gara, joan den ostiralean astindu gintuen kasuaz. Adierazpen askatasuna defendatzen dugu, baita gustuko ez ditugun adierazpenak egiten direnean ere. Askatasun horrek iritzi arrazoituetan eta kontrastatutako datuetan oinarritutako ideiak adierazteko... [+]


Eguneraketa berriak daude