Gipuzkoa: Biren arteko jokoa


2024ko apirilaren 19an - 08:00

Gasteizko Legebiltzarrerako hauteskundeei dagokienean, azken hamarkada luzean Gipuzkoa beste bi herrialdeen artean kokatu da: Bizkaian baino aldaketa gehiago, baina Arabako indar harremanen gorabeheretatik urrun. Gipuzkoan gertatutako alternantziak, hori bai, EAJren eta EH Bilduren artekoak izan dira, aspalditik boz autonomikoetan Alderdi Sozialista bigarren maila batean geratuta.

Perspektiba pixka batekin begiratuta, gogoratu behar dugu 2012an EH Bildu sortu berriak Gipuzkoan hauteskunde autonomikoak irabazi zituela, EAJrekin ia berdinduta gelditu bazen ere (bakoitzak botoen %31 eskuratu zuen). Ordutik, jeltzaleak gailendu dira hauteskunde autonomikoetan: alde handiz 2016an, Podemosen sorreraren eta EH Bilduren apaltzearen testuinguruan, eta berriro ia berdinduta 2020ko azken hitzorduan –botoen %36 jeltzaleek eta %35 koalizio independentistak–. Ez dugu ahaztu behar azken hauteskunde autonomikoaren testuingurua oso berezia izan zela, eta parte hartzea inoizko txikiena –%52koa Gipuzkoan–.

Aurreikuspenen arabera, A21ean azken hauteskunde zikloaren joerak indartuko dira herrialde honetan: EH Bilduren gorakada eta jeltzaleen emaitzen apaltzea. Baina gakoa izango da bi joera horiek noraino iristen diren konstatatzea, hau da, bi alderdien arteko aldea zenbatekoa izango den ikustea. Izan ere, inkestek ziurtzat ematen dute herrialdean EH Bilduren garaipena; baina 2023ko hauteskundeetako emaitzek ere iradokitzen dute Gipuzkoan EH Bilduren eta EAJren arteko aldea handitu daitekeela, azken hamarkadako boz autonomikoetan ez bezala.

Bi alderdi abertzaleek botoen %70 eskuratuta, gainontzeko espazio politikoak ahul agertzen dira herrialdean, bi alderdi nagusientzat haien ekarpena funtsezkoa bada ere. Gobernagarritasunaren ikuspegitik PSE-EEk eragin handia duen arren, emaitza elektoralak aztertuta minimoetan dabil alderdia azken bi deialdietan, botoen %12 inguru eskuratuta. Igandeko bozetan emaitza horiek errepikatuz gero, Alderdi Sozialistaren egiturazko egoera baten aurrean geundeke. Bestetik, ezker konfederala deitutako eremu zatikatuaren emaitzek bere garrantzia badute gobernagarritasun alternatibo baten ikuspegitik, baina Gipuzkoan oso emaitza urriak aurreikusten dira. Azken gakoa parte hartzea izango da, igandean ikusiko baita orain dela lau urteko parte hartzea salbuespena izan ote zen ala, aitzitik, aspaldiko beheranzko joera baten erakusgarri. Parte hartzearen %60a gainditzea langa sinbolikoa izango da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EAEko hauteskundeak 2024
Joera kontrajarriak?

“Inoizko [EAEko] parlamenturik abertzaleena” vs. “Independentismoa minimo historikoetan dago”. Bi baieztapen horiek azken aldian entzuten ditugu, eta areagotu dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan apirilaren 21ean izandako hauteskundeen ondotik. Bi esaldi... [+]


Materialismo histerikoa
Gure gauzatxoak

MAPA | Non jasotzen dituzte botoak alderdiek?

Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan alderdiek udalerriz udalerri izandako babesa irudikatzen du mapa honek. Zirkuluen azalerak proportzionalak dira hautatutako alderdiak udalerri bakoitzean ateratako boto kopuruarekiko.

[[hauteskundeak alderdiak zabala 2024... [+]


Eguneraketa berriak daude