Igel artean zintzarri bat

Aner Peritz, txapeldunaren zintzarria soinean, bukaerako agurra kantatzen. Koplazale Elkartea

2023ko abenduaren 23an - 12:30
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

XV. Kopla Txapelketa

Non: Hiruputzu gaztetxean (Zarautz)

Noiz: Abenduaren 22an

Koblakariak: Aner Peritz, Oier Aizpurua, Alaia Martin, Jexux Mari Irazu, Etxahun Lekue, Aitor Bizkarra, Eneritz Artetxe, Maider Arregi, Joanes Illarregi eta Oihana Arana.

------------------------------------------------

Zikloi bat bainuontzi batean moduan, zurrunbilo biziotsuan murgildurik aritu ohi dira koblakariak oholtza gainean. Bertsolariak kantuan, musikarien laguntzaz, zerbeza laten trapitxeotan, lau bat orduz-edo jartzea... bada luxua horrelako zita egonkorrak izatea.

Gaztetxe berrian eta ohiko formatua berreskuratuta itzuli da Kopla Txapelketa. Lehengo edukiera kapazitate erdiarekin bada ere, eta kartela zertxobait apalduta ere bai, tradizioari eutsita, sarrerak aise agortu dira. Hamar lagun kopletan eta beste lau musikan, eta eszenaratzeko ohiko soinu-banda, Rocky Balboa, Imanol Epelde eta Xabi Aizpuruaren banaka-banako aurkezpen apetatsuekin girotuta, boxeo-borrokarako izan ahal zuen bezala preparatu dira koblakariak zirtolari planean jartzeko. Putzuzulon ez bezala, kabitzeko nahiko lan izan dituzte Hiruputzuko oholtzaren gainean, baina kabitu, kabitu dira, eta eskerrak, baten baten kalparrak behar zuen-eta lekua. Koplek ematen dute aukera bizi jokatzeko, eta zirtoan aritzeko ez ezik, oilarkeriaz jokatzeko ere bai, tamainan. Baina marrak hain dira norberaren araberako, eta horiek nola unea heltzerako norberak irentsi dituen garagardoen eraginaren preso diren, ahapekako komentario eta eztabaida ederrak sortzen dira ikuslegoaren artean. Pasatu egin da eta irribarre gaiztoko ufff luzeen arteko diferentzia batzuetan hain da lausoa... Eta jakina, segun eta zenek zer perla jaurtitzen dion nori eta nola, tentsiorik sor daiteke. Horretarako daude algarak gero, estaltzeko.

Igel mordoa, putzuz putzu, saldoka saltoka. Koblakariak ere nahiko igel portatu dira, batzuk nahiko satelite-edo, bakoitza beretik kantuan. Alaia Martin, esaterako, zenbaitetan giroan sartu gabe moduan ikusi ahal izan dugu, eta Jexux Mari Irazu, bada, zer esan: Mec de la rue eta Flow 2000 gisako kontu hain garaikideak komentatu diren minutu batzuk egon dira... Igela zenbateraino galdu da bainuontzian? Izar momentua eduki du gero Aner Peritzekin, Aritmetika arazoak doinupean, Xabier Euzkitzez hizketan. Hor bai bere-berea duela epoka. Kantaldi ederra osatu du Aitor Bizkarrarekin ere, lapurren paperean jarri eta Hiruputzun azken hilabetean izandako lapurretaz mintzatuta.

Aita San Miguel, Compostelako erromesa, Bi neska zahar edota Askok irudipena du-ren doinuek alaitzen eta pasatzen uzten dituzte, alajaina, perla eta perla arteko demas uneak. Zerbait orokorki gogoratzekotan Bizkarraren eta Peritzen kantaldi bat izango da, Laboaren gorpuzkeran eta kantaeran jarrita, uf, af eta ño dezente batzuk entzun baitira tentsio puntu bat baretzeko algaren artean. Bien arteko etorriak, joanak eta jarioak baretu dira, ordea, buruz burukora heldu direnerako. Ez oso ezberdin abestu dute Palestinaz ganbarako lanean, eta parez pare jartzean ere ez dira bereziki luzitu. Kanpotik, itxuraz, ez dute gehiegi disfrutatu. Baina horixe du Kopla Txapelketak, etorri bezala joan egiten dela. Eta gaiak eta erreplikak etorri ahala erantzun egin behar dela. Koplaldi sakonik ez du nahi entzuleak parranda testuinguruan, eta publikoak du boto-papera, publikoak erabakitzen du nori eman zintzarria. Edizio honetan garaile Zarautz gorrotatzera heldu izan dela aitortu duen etxeko bat: Aner Peritz.

Arraio irrati libreak, saioa irratiz eskaintzeaz gain, zuzenean igorri zuen bideoz:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsoak
2024-06-07 | Bertsozale.eus
Portugaleten izango da IV. Señora Sariketa, ekainaren 8an

Emakumeen eta hegemonikoak ez diren gainontzeko identitateen ikusgarritasuna du helburu ekimenak; zortzi bertsolarik hartuko dute parte aurtengo edizioan.


2023-11-16 | Estitxu Eizagirre
"Bertsopentsiotan", Pentsiodunen I. Bertso Jarrien Lehiaketa
Astelehenero kalera ateratzen diren aldarriak bertsotara eramateko deia

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bertso lehiaketa berezia jarri du martxan: "Bertsopentsiotan". "Ari garela, ari garela, astelehenero kalean" gaiari bertsoak jartzeko urtarrilaren 15a arte (astelehena) dute epea 60 urtetik gorako Euskal Herriko eta... [+]


2023-08-16 | Ilargi Manzanares
1826ko bertso “berriak”, sei emakume haurdun utzi zituen doneztebarrari jarriak

Ricardo Urritzola ikerlariak aurkitu du bertso sorta Nafarroako Errege Artxiboan eta Ekaitz Santaziliak Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleek aztertu ditu. Fermin Altxu Beristain maisuari leporatutako salaketa baten harira idatzi ziren.


2022-10-17 | ARGIA
Entzun EITBk zentsuratu dituen Ion Parot preso ohiari buruzko Maddalen Arzallusen bertsoak

EitbNet-eko zuzendaritzako kide baten agindua izan da, Unai Urruzuno EH Bilduko legebiltzarkidearen arabera, Euskadi Irratiko Faktoria saioan ostiralean Arzallusek kantatutako bertsoak saretik kentzea; Parot euskal preso askatu berriari buruzkoak ziren. EH Bilduk azalpenak... [+]


2022-02-01 | ARGIA
Danel Goikolearen azken bertso sorta, hizkuntzez

Danel Goikolea Arrasateko bertsolaria urtarrilaren 14an joan da. Hil baino ordu batzuk lehenago, bertso sorta kantatu hau zabaldu zuen lagunen artean. Umore handia darabil eta Pablo Milanesen Yolanda kantu ezagunaren hoskidetasunarekin jolasten du: Holanda du izenburu sortak,... [+]


2021-09-09 | ARGIA
Irailaren 18an berriz abiatuko dute Xilaba bertso txapelketa

Udazkena bertso saioz josia ukanen dute Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako bertsozaleek. Xilabaren finala Donibane Lohizunen iraganen da azaroaren 13an.


2021-03-23 | ARGIA
Ander Fuentes eta Nahia Etxeberri dira I. Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketako irabazleak

Bertsularien Lagunak Elkarteak jakitera eman ditu I. Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketaren irabazleak: helduen mailan Ander Fuentes Mujikaren bertso sorta izan da saritua, eta gazteen mailan Nahia Etxeberri Lopepe. Bigarren eta hirugarren saria jaso dute, helduen mailan... [+]


2021-01-04 | Estitxu Eizagirre
Luis Otamendi bertsolaria hil da

 Luis Otamendi Aiako bertsolaria hil da. Azken agurra Zarauzko beilatokian egingo zaio urtarrilaren 4an, goizeko 10:00etan.


Xenpelarren bertso sorta: Miseriaren adarrak

Konfinamendu aro hau arintzeko aukera bat izan daiteke bertso zaharrak entzutea, eta horregatik, Xenpelarren "Miseriaren adarrak" bertso sorta berreskuratu eta musikatu egin dugu, nahi duzuenean entzuteko.


2020-04-05 | ARGIA
"Potto" saio birtuala
Etxetik etxera bertso saioa egin du Bilbo Hiria irratiak

Eneko Abasolo “Abarkas”, Nerea Elustondo eta Eneko Fernandez bat-batean aritu dira bertsotan apirilaren 1ean, nor bere etxetik. Saioa hemen dago entzungai.


Gorriaren kolore desberdinak

Azaroan euria bezain maiz entzuten dira bertsoak Iruñean. Bertsoaroa da. Urtez urte, udazkena piztera etorri ohi da ordu aldaketak arratsaldeak ilundutako hirira. Eta egia esan, iruindar euskaldun askoren zita bihurtu da, urtero huts egiten ez duten horietakoa. Berdin da... [+]


Eguneraketa berriak daude