Juan Mari Irigoien: Zapia lepoan eta ibili munduan

  • Asteartean hil da euskal literaturan arrastoa utzi duen Joan Mari Irigoien (Altza, 1948) idazlea. Nobelagintzan ez ezik, poesian ere aritua, eta haur eta gazte literatura elikatu eta aberastu du. Ingeniaria ikasketez eta idazlea ofizioz; Elkar argitaletxean jardun zuen lanean urte luzez. Guztira, ia 30 liburu argitaratu ditu. Azken hamaika urteetan alboko esklerosiaren aurka borrokatu da, eta erritmo pausatuagoan bada ere, papereratu ditu ideiak.


2023ko maiatzaren 18an - 07:30
Azken eguneraketa: 17:41
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Esklerosiaren gaitzak zauria ireki zion, eta 24 urte luzez idazle profesional moduan sekula arakatu gabeko zulorik beltzenetan beltzenetik idatzi zuen gerora. Etxeko zulotik, eskribitzeaz gain, hamarkada batez, esklerosiaren aurka borrokan aritu zen. Eta gaitzak, fisikoki ez ezik, mentalki ere kalte latzak ekarri zizkion. Depresioan murgildu zen, eta zulo horretatik argi-ilunak ikusi zituzten lerroekin osatu zuen Bi urtetako kronika fakultatiboa liburua. Esklerosia diagnostikatu eta pare bat urtera eskuetan zeukan lan berria.

2015eko uda atarian, liburuaren aitzakiapean, solasaldi ederra izan zuen Mikel Asurmendirekin, ARGIAko orrietara ekartzeko gero. Depresioaz mintzo, “ataka latza ezagutu duzu” komentatu zion kazetariak. Irigoienek, ohikoa zuen jarrera eta ikusmolde gordinean, honela deskribatu zituen bizipenak, naturaltasunez:

-Depresioak itxuragabe gutxitzen zaitu, psikikoki batez ere. Entzuna nuen gaitzaren berri jakiteko, gaitzak azpiratu behar zaituela noizbait. Egia biribila. Gaitzak astindu aurretik, izan ere, ondo sentitzen zara, normal. Zer da, baina, normaltasun hori? Niretzat, funtsean, lur egonkor bat da, zeinaren gainean, inongo arazorik eta buruhausterik gabe, eraiki baitezakezu zeure nortasunaren etxea. Halako batean baina, zeure burua ahul sentitzen hasten zara, ahul eta arraro, edo zeure buruarekiko arrotz. Azpian zenuen lur egonkorra, berriz, garuneko hainbat neurotransmisoreren jarioaren faltaz –serotonina izenekoa inportanteena– dardarka hasten da, halaber, zure nortasunaren etxea, baita nor zinena desnor izateko bidean jarri ere. Eta bat-batean, izugarrikeriaren atarian sentitzen zara, ez baita batere erraza bizitzan aurrera egitea, mendean zauzkan lurrikara existentzial baten gainean zauden bitartean. Eta ahul eta gaixo nengoela, galderarik gaiztoenak –amoralenak, alegia– zetozkidan burura, auto-suntsipenerako dei... eta hura euli bat begian edukitzea bezala zen: hantxe eulia nire begi-inguruan beti, aldian behin liztor ere bihurtzen zena, asiar liztor krudela! Gaitz baten jostailu ezdeusa nintzen, beraz: bihotza sentitzeko ahalmenik gabe, burua ere batere argitasunik gabe.

Hondoramen psikologiko horretatik irtenda, oinaze haren uberan, bi poema liburu argitaratu zituen Irigoienek. Indartsuena, akaso, aipaturiko Bi urtetako kronika fakultatiboa; eutanasiaren aldeko aldarri ozena egiten zuen bertan, askoren oroimenean geratu dena. Errespetua eskatu eta duinki hiltzeko eskubideaz manifestatu zen argiki.

XX. mendeko euskal idazle esanguratsuenetakoa izan da Irigoien. Nabarmen markatu zuen Hego Amerikara gaztetan egindako bidaiak, eta bertako idazle handien obrak ezagutzeaz gain, bidaiak berak lagundu zion, besteak beste, elizarekiko sinesmenak gehiago bazterreratzen. Baina ez zizkion “adarrak jarri Jainkoari edo Dena Delakoari”, ARGIAri kontatzen zioen moduan. “Gustuko” zuen “hari adarra jotzea”, betiere “mimo handiz”. Eta katolizismotik hain gertu ez bazen ere, ongiaren eta gaizkiaren arteko lehiaz ere hitz egin zuen handik itzulita, Consummatum est (Elkar, 1993) liburuan adibidez, bi planotan bereizita: moja mistiko baten bizitza fin eta prestua, eta haurtzaroan bizitako oinazearen mendekua hartzeko borrokan dabilen faxista baten gorabeherak.

Askotariko tonuak baliatzen idazle iaioa izan da Irigoienek, haren ingurukoek hainbatetan berretsi duten gisan, gai zelako sarri, esaterako, Euskal Herriari buruz idazteko modu ia mitologiko batean, Euskal Herri “posible batez” –"oso territorialak gara, ez bakarrik alor fisikoan, baita alor psikologikoan ere"–; eta umoretik gainera, zenbaitetan. Bere obra handia, ezagunena eta sarituena bederen, Babilonia (Elkar, 1989).

ARGIAri eskainitako azken elkarrizketa, 2020ko urtarrilean egin zuen, Derbia (Elkar, 2019) liburuaren harira. Futbolean eta futbolzaletasunean enfokatu zuen lana. Jon Tornerrek egin zion elkarrizketa: "Topikoek beren eragintxoa dute talde bakoitzaren inkontziente kolektiboan".

Akaso lehen elkarrizketa

Irigoienek ezer argitaratu aurreko elkarrizketa bat aurki daiteke ARGIAren barrenak arakatuta. Elkarrizketa egiteko aitzakia, Irungo poesia sariketa bat irabazi zuela. 1974ko azaroaren 17ko data darama; ia 50 urte pasatu dira ordutik. Argazkirik ez da sarean.

Honela dio kazetariak sarreran, elkarrizketa kokatzeko asmoz: “Norbaitek jakin nahi badu, Donostiako Altzan jaioa eta Oiartzunen bizi dena dugu Juan Mari Irigoien. Ez da euskal letretan lehiatzen den injineru bakarra, ia bakarra bada ere. Ikastolan maixutzan lan egiten duen injineru bakarrenetakoa, ordea, agian. Ez da makala "Sanse"ko futbolari izan zen mutil hau. "Hutsatik esperantzara" deitu poesiaz sartu du lehen gola poesi sariketan. "Irungo Hiri Saria" irabazi du, 75.000 pesetako saria hain zuzen ere”.

Elkarrizketan zehar Irigoienek aipatzen du baduela liburu bat idatzita, argitaletxe baten eskuetan utzi berri duela, eta ikusi beharko dela ea argitaratzen dioten.

Bere poemak “herrikoiak” ote diren galdetzen dio kazetariak uneren batean, eta honela diotso bueltan, tonu nahiko kritikoan: “Gaur hitz asko egiten dugu Herriaren izenean. Herria, berriz, mutu. Nik ezin dut herriaren izenean hitzik egin. Ni herritarra naiz, baina ni ez naiz herria. Herria teoria mailan jainkotu egin dugu, baina errealidadean bost axola Herria gurekin konforme ez dagoenean”.

Kazetariak, hasierakoa gisako amaierako testu batean, hitz hauek zuzendu zituen Zeruko Argiako irakurleentzat, esan bezala, Irigoien oraindik ezer argitaratu gabeko gaztetxoa zela: “Lan oparoa eta joria eman diezaiola Euskal Herriari Altzako poeta berri honek”. Errialde-k sinatzen du elkarrizketa, duela 50 urte kasik.

Hona hemen ARGIAren artxibotik, lizentzia libreko fototekatik berreskuratutako hainbat argazki:

Urtea eta egilea ezezaguna
1986an. (Egilea: ARGIA CC BY SA)
1993an. (Egilea: ARGIA CC BY SA)
1997an. (Egilea: Pello Zubiria / ARGIA CC BY SA)
2008an. (Egilea: Dani Blanco / ARGIA CC BY SA)

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal literatura
‘Politeismo bastarta’: lau egun Angela Davisekin eta Jule Goikoetxearen pentsamenduetan

Susa argitaletxearekin kaleratu du Goikoetxeak liburu berria: Politeismo bastarta. Nobela gisa kalifikatu arren, kronika gozo eta bizia da, irakurlea Goikoetxearen pentsamenduetan barneratuko duena. Donostiako San Jeronimo kaleko sotoan egin du aurkezpena, hamarnaka lagunen... [+]


Erraldoiek lagunduta eta haurrez inguratuta aurkeztu dugu ‘Abentura erraldoia’ liburua

Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira haurrentzako liburua modu berezian aurkeztu du ARGIAk, Donostian. Haur eta guraso ugari bildu ziren Gorka Bereziartua eta Adur Larrearen ipuinaren bueltan, eta festarako, dantzarako, ipuinak kontatzeko eta maskarak marrazteko tartea... [+]


Ipuinak idazten ikasten: nondik hasi eta zeri jarraitu?

Garazi Arrula (Tafalla, 1987) eta Iñigo Astiz (Iruñea, 1985) gonbidatu ditu Mikel Ayerbek (Azpeitia, 1980) Idazteaz beste euskal literaturari buruzko elkarrizketa-saioetako bigarrenera. Euskal ipuingintza izan da elkarrizketa saio honen gaia, eta gonbidatuen... [+]


Uxue Juarez. Hitzak pospolo
“Uretara harri bat botatzen duzunean sortzen diren uhin horiek dira poema”

Batxilergoan tutore izan nuenetik ia 10 urte pasa direla elkartu naiz Uxue Juarezekin Ur Mara museoko Toureau etxolan (Alkiza), pagoez eta Koldobika Jauregiren eskulturez inguraturik. Autoritate segitzen du izaten niretzat Uxuek, baina beste zentzu batean orain. Aurpegian... [+]


Katixa Dolhare-Zaldunbide
“Literaturaz gozatzen ikasi egiten da, eta ikas prozesu hori landu behar da gelan”

Bankan bizi den Literatura irakasle, ikerlari eta idazlea da. Irailaren hondarrean Itsasun egin zen Irailekoak poesia jaialdiaren baitan Ipar Euskal Herriko Poesiaz eman zuen hitzaldia. Besteak beste, bertan errandakoak hona ekarri nahian hasi gara harekin solasean.


Erraldoi eta buruhandien kalejirak lagunduta aurkeztuko dugu ‘Abentura erraldoia’ liburua, ostiralean Donostiako Grosen

Donostiako Gros auzoko erraldoi eta buruhandien konpartsak giroturiko kalejira eta dantza izango ditu lagun, ostiral honetan ARGIAk antolatu duen liburu aurkezpenak: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira aurkeztuko dute Gorka Bereziartua eta Adur Larrea egileek.


Baigorri-Tafalla senidetze eguna
Liturgia ez-katoliko bat Urdozeko kaperan

Kasu Hegoaldeko begirada horri. Lehen-lehenik desmitifikatu larre berde, etxe zuri eta teila gorrien lur ederrekiko miresmen itsua, halako maitasun inkondizionala, hizkerari eta ustezko bizitzeko manerari loturiko fetitxismoa. Utz, Ruper Ordorikari sarri entzun gisan,... [+]


‘Gero’: iraganeko geroaldia

Mintza gaitezen klarki, itzulingururik gabe, esan beharrekoak esateko gerotik gerora ibili gabetanik: jolas hau, euskaraz letrak juntatzean datzana, Axularrek pasatu zuen. Kasik jolasa asmatu bezain laster gainera, halako moldez non Gero-ren orrialde gehienetan ematen baitu... [+]


2024-10-21 | Leire Ibar
Aiora Jaka, Jon Urzelai eta Julia Otxoa dira Euskadi Literatura sarietako gainerako irabazleak

Euskarazko Literatura Itzulpena, Saiakera Euskaraz eta Gaztelaniazko Literatura kategorietako irabazleen berri eman dute Donostiako San Telmo Museoan egin den aurkezpenean. Saiakera Gaztelaniaz saria ez ematea erabaki du epaimahaiak.


Adur Larrea eta Gorka Bereziartua
“Haurrek errazago barneratzen dituzte magia eta ezustekoa”

"Erraldoiei buruzko ipuina nahi dugu, haur txiki nahiz koskortuagoentzat". ARGIAk enkargua egin zien etxekoak ditugun Gorka Bereziartua kazetariari eta Adur Larrea ilustratzaileari. Emaitza: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira. "Gauza berriak probatzeko... [+]


2024-10-15 | Julene Flamarique
Gabriel Arestiren argitaratu gabeko olerki bat eskuratu du Jon Kortazarrek

Urriaren 14an 91 urte bete dira bilbotar idazlea jaio zenetik. Errota gorria poema eta idazleak dedikaturiko argazki bat Jon Kortazar EHUko katedradunaren esku utzi ditu Zubiri Moragues familiak. Orain arte ezezaguna zen olerkia laster argitaratuko dutela ziurtatu du... [+]


2024-10-09 | Leire Ibar
Jon Gerediaga, Harkaitz Cano eta David de las Heras izango dira Euskadi Literatura sarietako irabazleak

Urriaren 9an Bilbon egindako prentsaurrekoan, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak iragarri ditu aurtengo Euskadi Literatura sarien irabazleetako batzuk.


Ikusi Mikusi euskarazko haur eta gazte literatura azoka iristear da

Saran egingo da urriaren 11 eta 12an, eta aurtengoa laugarren edizioa izango da.


Eguneraketa berriak daude