Lurrari eta laborantzari buruzko saio berria estreinatu du ARGIAk apirilaren 19an. Eli Pagola (Ereñotzu, 1995) eta Mattin Jauregi (Ikaztegieta, 1998) gazteek gidatuko dute saioa astero. argia.eus-en dago ikusgai.
"Egonarria lurrari entzuten dion saioa" da. Orain artean zer esperientzia eta jakintza duzue horretan?
Mattin Jauregi: Lurretik bizitzen saiatzen ari naiz, erlezaintzatik, Balerdipeko Erleak proiektuan. Bertako erle beltza babestu nahian ari gara eta bertako ekoizpena egiten dugu. Orain arte erlezaintza eztiarekin soilik lotu da, baina hainbat produktu berri sortu ditugu: propolioa, polen freskoa, pralinea, kakao kremak... Azukre zuriz egin izan diren produktuetan azukrea eztiz ordezkatzen dugu. Hainbat komunikabidetan kolaboratzen dugu, ARGIAz gain: Euskadi Irratian eta Tolosaldeko Atarian.
Eli Pagola: Ereñotzukoa (Hernani, Gipuzkoa) naiz eta landa eremua gertutik jarraitu izan dut. Gure etxean inor ez da lurretik bizi izan baina elikatzeko beti izan ditugu abereak, baratzea, basoa... Ikasketaz, Energia Berriztagarrien Ingeniaritza titulua dut. Garapenkeriari aurre egiteko militatzen dut eta trantsizio ekosoziala interesatzen zait, horri loturiko saioa egiten dut Naiz irratian: Gelditu makinak.
Saio hau abiatu aurretik ere ezagutzen zenuten elkar...
M. Jauregi: Ikaztegieta ondoko auzo bateko bertso saioan ezagutu nuen Eli.
E. Pagola: Nik Mattin korrika ezagutu nuen.
Mattin, zuk proposatu zenigun bideopodcast bat egiteko aukera...
M. Jauregi: Jendea hizketan sumatzen nuen, lehen sektorean zer arazo dauden eta bat eta beste... Hortik abiatuta, eta ARGIAn artikuluak idazten hasia nintzenez, saio hau egitea aukera ona iruditu zitzaigun, dauden arazoak ikusarazteko.
Eli, "Egonarria" hitza zuk bota zenuen, izena pentsatzen ari ginela. Zer esan nahi du zuretzat?
E. Pagola: Landa eremuko jendeari entzun izan diot gehiago egonarria izatea, balio moduan. Patxada da, baina baita ere bada egoten jakitea, hor egotea. Inguruan gertatzen denaren berri eta kontzientzia izatearekin lotzen dut batez ere. Saioa hartzen joan den izaerarekin lotuta dago, izen egokia iruditu zitzaidan.
Gazteak eta landa eremuan bizi zaretenak. Nola bizi duzue landa eta hiriaren arteko harremana?
E. Pagola: Landa eremuan bizi eta militatzen dut, bestelako bizitza eredu baten eta bestelako sistema antolakuntza baten bila. Ikasketa guztiak eremu urbanoan egin ditut eta eguneroko bizitza ere eremu urbanoan oinarritzen dut. Natural mugitzen naiz egunerokoan eremu batetik bestera, bietan ditut lagunak, ez dago banatuta nire kasuan.
M. Jauregi: Familia baserritik dator eta txikitatik izan dugu ohitura asteburuak baserrian emateko. Aiton-amonaz geroztik inor ez da bizi izan baserritik, baina interesa beti izan dut: bere garaian horri buruz ikasteko gogoa ere izan nuen baina azkenean fabrikan hasi nintzen lanean (dagoeneko ez nabil fabrikan). Tolosara joaten gara larunbatero saltzera. Beti izan naiz oso azoka zalea, gustatzen zaidalako zuzenean entzutea zer den salduko didatena. Orain beste aldetik bizi dut, barrutik salduz, eta polita iruditzen zait, aberasgarria.
Herria eta landa ez ditut aparte ikusten, nire inguruko harremanentzat ere landa ez da ezezaguna, nahiz eta horietako batzuk ez diren landan bizi.
E. Pagola: Euskal Herrian hiriak txikiak dira eta landa distantziaz oso gertu dago. Nik uste hiriko jende ia denak izango dituela lagunak landa eremuan. Lan baldintza aldetik badago gutxietsia landa eremua, eta elkarren beharra dute: hiriak ezingo du jan bere kabuz, eta hirian egiten diren jarduera guztiak landa eremura zabalduko bagenitu, ez dakigu zer bizimodu sortuko litzatekeen, landa eremua idealizatzearekin lotuta dago lan bereizketa.
Lurrari buruzko gaiak pil-pilean daude?
M. Jauregi: Bai, pil-pilean daude. Etorkizuna diren, hori jada ez dakit.
E. Pagola. Urgentzien garaian sartu gara, klima aldaketa eta larrialdi ekologikoa medio dena da urgentea, dena ikasi behar dugu orain... Boladaka funtzionatzen du.
M. Jauregi: Hain azkar bizitze horren ondorioz, ordea, ez dakit gai hauei duten garrantzia ematen diegun. Gaia pil-pilean dagoela ikusten dugu, baina ikusi hutsean geratzen gara askotan, ezer egin edo aldatu gabe.
Etorkizunari begira, Lurraz eta lehen sektoreaz mezu etsigarriak zabaltzen dira. Zuek nola begiratzen diozue etorkizunari?
M. Jauregi: Etorkizuna hobetzea zail ikusten dut, uste dut okerrera jarraituko duela. Baina prozesu hori geldotzea bada zerbait, ez daitezela oraingo abiadan egin kalte handi eta txikizio horiek. Orain baino gehiago neurtu daitezela gauzak.
E. Pagola: Oraingo patroiari jarraituz gero baldintzak okertuz joango dira eta gure ekintzen arabera izango da intentsitatea. Hala ere, uste dut garaiz gabiltzala txip aldaketa egiteko eta hobetoxeago bizitzeko. Horretarako antolatu egin beharko gara eta bizipen mordoa entzun beharko dugu, hori ere bada Egonarria saioaren helburua. Aldaketa handi xamarrak egin beharko ditugu, baina badugu aukera ttiki bat hobeto bizitzeko.
MOTZEAN
Egonarri handiko pertsona zara?
Mattin Jauregi: Baietz uste dut.
Eli Pagola: Hori proiektatzen dut.
Zer ematen dio besteak saioari?
M. Jauregi: Elik patxada.
E. Pagola: Mattinek galderak barrutik egitea.
Zure laneko zer erreminta ekarriko zenuke saiora?
E. Pagola: Entzuteko kaskoak.
M. Jauregi: Arkatza.
Zein da laneko zure momenturik gustukoena?
M. Jauregi: Lana erraz doanean, ez denean forzatua.
E. Pagola: Kafearena.
Saioa bukatzen denean zer egin behar dugu dekoraziorako erabili dugun lasto horrekin guztiarekin?
M. Jauregi: Siesta on bat.
E. Pagola: Bigarren denboraldia prestatu.
Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]
AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Arrantza handi eta industriala defizitarioagoa da sozialki, ekonomikoki eta ekologikoki arrantza txikiaren alboan; arrantza txikiak baino dirulaguntza publiko dezente gehiago jasotzen ditu; eta are, soilik laguntza horiei esker bizirauten du. Horixe erakutsi du Frantziako... [+]
"Ekologismo berria indartzen jarraitzeko eta aldaketa posible egiteko" helburuarekin antolatu dituzte. Arrasaten burutuko dira, martxoaren 28an eta 29an.
“Urumeako mendiak bizirik” herri-ekimenak jende andana elkartu du Hernaniko plazan. Mendi horietan egin nahi dituzten bi makroproiektu eolikoen berri eman du, ekarriko lituzketen kalteak azaldu ditu eta Urumea bailarako eta inguruetako herritar guztiei dei egin diete... [+]
Gasetik sortutako elektrizitate ekoizpena bosgarren urtez jaitsi da, eta jatorri fosileko elektrizitate sorkuntza orokorra minimo historikoan dago, Ember erakundearen European Electricity Review txostenaren arabera.
Otsailean, neguaren erdigunean gauden honetan, lehentasuna gorputza ondo ureztatua edukitzea da. Intxaurrondoa egiten ari den bezala: sustraiak neguan biltegi gisa erabiltzen ditu, sustrai motz eta lodiak behar ditu, ura eta lurreko mantenugaiak biltzeko.
Txerri-hiltze sasoia da negua. Hotzak beroarena errazago kenduko dio. Guri ere txerriez hitz egiten dugunean beroarena behinik kenduko baligute!
Urteak daramatza Ipar Euskal Herriko Biharko Lurraren Elkarteak (BLE) bioaniztasun landatuaren inguruan lanean. “Hainbat proiekdu ditugu abian, eta horietako bat baratzeko hazien ingurukoa da”, azaldu du Nico Mendiboure Hazi Sareko kideak. Duela lau bat urte hasi... [+]
Gaur egun Lur planetan bizi diren intsekturik handienek 30 cm inguruko tamaina izan dezakete, gizaki baten seiren bat, gutxi gorabehera. Horien artean daude tximeleta eta sits erraldoiak edo kakalardo potoloak. Halako izaki harrigarrien aurrean nola bada erreparatu lau... [+]
Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.
Añana eta Trebiñuko kuadrilletako ordezkariek eta Arabako nekazari eta abeltzainek salatu dute "mespretxu instituzional izugarria" jasaten dutela AHTren lanak direla-eta. Denera bi miloi metro koadrotik gora "lur emankor" desjabetuko dituzte... [+]
AEBetako Ozeanoko eta Atmosferako Administrazio Nazionalaren (NOAA) ikerketaren emaitza zabaldu du Nature Climate Change aldizkariak: bereganatzen zuen karbono dioxido eta metano kopurua baino gehiago isurtzen du orain tundrak.