Euskara ardatz hartuta hiru zirkuluri begiratuko diet bizileku dudan Iruñean, txikitik handira, eta azken urteetan izandako hainbat pertzepziotan arakatuta. Bat, gertuko inguruari so –etxea, lana, aisia...– euskarak etorkizun oparoa du: besteak beste, gero eta helduleku gehiago eta hobeak ditugu sorkuntza munduan. Gozatzen dugu! Bi, nire ingurune euskaltzale zabalagoari begira, egoera estuagoa da: askok daki euskaraz, gutxiagok egiten du eta, batez ere, erraz lerratzen da gaztelaniara. Euskararentzat arriskuak handiagoak dira hor. Eta hiru, hor dira Iruñea eta Nafarroa. Horietan egoera larria da. Jakina, nire pertzepzioak besterik ez dira, baina era askotako sentipenak sortzen dituzte norbere baitan: liburu bikain batek ematen duen bizipoza, esaterako; edo kalean “ui, zein larri gauden!” sentitzea; edo, ezinak jota, Enric Larreularen Dolor de Llengua-ren minera hurbiltzea.
Bada, pertzepzio eta sentipen horiek guztiak soziolinguistikaz jantzi dizkit Iñaki Iurrebaso soziolinguistak ARGIAren zenbaki honekin batera doan LARRUNen. Hona haren lanaren datu esanguratsu batzuk: 1906tik 1971ra euskararen transmisioak gainbehera itzela izan zuen, gorakada handia izan zuen 1971tik 2001era, eta harrez gero geldialdian dago, bidegurutzean.
Baina bidegurutze horretan –eta Iurrebasoren konparaketa bati jarraituta– euskararen erabileraren %15arekin askoz gertuago gaude irlanderaren erabileraren %1etik, islandieraren %80tik baino. Euskaraz erdaraz baino hobeto moldatzen garen hiztunak euskal herritarren %7 gara, 195.000 herritar; 222.000 hiztun (%8) bi hizkuntzatan antzera moldatzen dira; eta 2.230.000 (%85) erdaraz hobeto. Horren ondorioz, herritarren arteko elkarrizketen %82 gutxienez, derrigorrez erdaraz izan behar dira.
Hala ere, ezin dira gutxietsi gure erabilera datuak, euskaldun asko erdaraz hobeto moldatzen bada ere, euskaraz egitea erabakitzen duelako, eta haien seme-alabei euskara transmititzea. “Euskaltzaletasun sozial sendoa dugu –dio Iurrebasok–, guk geuk ere baloratzen ez dakiguna askotan”.
XX. mende amaieran euskararen gainbehera geldiarazi zuen olatu euskaltzalea horiengan oinarritu zen, eta, ezinbestean, gorakada ere horiengan oinarrituko da. Bakarrik asmatu beharko dute honakoetan: hizkuntzarekin orain arte beste gozatzen; ondoan dituzten 200.000 euskaldunak eguneroko praktikara erakartzen; gainbehera doazen arnasguneei eusten; politikari euskaldun eta euskaltzaleei euskara erdigunean orain arte baino sendoago jarri behar dutela eskatzen; instituzio euskaltzaleei bultzada legala eta materiala konplexu barik areagotu behar dutela aldarrikatzen; eta, eskolaren eta familiaren bultzadarekin azken hamarkadetan handitu dugun euskaldunen multzoa handitzen jarraitzen.
Bai, ados, inork ez zigun esan euskaldun izatea horren nekeza zenik eta hori guztia, baina hori da begien aurrean dugun panorama. Euskal gizarteak eta euskal herritarrek erabakiko dute euskara oroimen bilakatu nahi duten ala ez.
Modu horretan, euskara eta euskal kultura hiriaren bihotzera eraman duen proiektuari egonkortasuna eta sendotasuna emanen diote.
Zestoan (Gipuzkoa), 2024ko irailaz geroztik, baliabide ekonomiko urriko haur eta gazteak bost kultur eta kirol ekintzen artean bat aukeratu, eta horretan doan aritu daitezke. Udalak dirulaguntzen araudia berritu du, haurren aisialdia eskubide bat dela argudiatuta. Aldaketarako... [+]
Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.
EITBko Euskara Batzordeak gaitzespena adierazi du azken hilabeteetan egindako zuzendaritza postuetarako hautaketa prozesuak direla eta. Salatu dutenez, euskarazko C1 maila ez duten hiru pertsona hautatu dituzte postu garrantzitsuetarako: EITB Mediaren zuzendaritzarako, Social... [+]
Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.
Euskarazko murgiltze eredua eta eredu elebiduna duten ikastetxeak gutxiengo izatetik gehiengo izatera pasa dira Ipar Euskal Herrian hogei urteotan, Euskararen Erakunde Publikoaren azterketak erakutsi duenez.
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.
Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Urtea amaitu baino lehen gehiengo politikoaren oniritzia lortu nahi du udalak
Hezkuntza Departamentuak Oibarko ikastetxe publikoan D eredua ezarriko dutela iragarri du. Hilabeteetako protesten ondoren, euskarazko lerroa ezartzea lortu dute.
2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.
Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.