Paperik gabe egotea aprobetxatu dute Donostiako bi jatetxek guztira 21 langile esplotatzeko; enpresaburu bera dago guztiaren atzean. Albistea jakin eta ordu gutxira pintaketak egin dizkiete atean.
Espainiako Poliziak hiru pertsona atxilo hartu ditu asteartean Donostian 21 langile esplotatzeagatik, eta behin ikerketa abiatuta jakin dute Gizarte Segurantzari 80.000 euroko iruzurra ere egin diotela. Enpresaburu batek bi jatetxetan esplotatu ditu langileak, bigarren bat diru-kontuez arduratzen zen, eta haien lagun batek, atxilotutako hirugarrenak, jatetxeetako batean arduradun lanak egiten zituen.
Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren ikerketaren arabera langile guztiak atzerritarrak dira, eta Donostiara iristen zirenean jabeak hitzematen zien egoera erregulatzen lagunduko ziela harentzat lan egiten bazuten. Lan-baldintza egokiak izango zituztela esan arren, egunean hamabi ordu lan egitera behartzen zituzten langileak, astelehenetik igandera eta hilean 1.086 euro ordainduta. Udaz geroztik, gainera, formakuntza-kontratuak sinatzera behartzen zien, eta horren gain ere, lan-ikuskapenetan gezurra esan eta beste inon ezer ez esateko agintzen zien, mehatxu bidez.
Iturri ofizialetatik xehetasun gehiago eman ez duten arren, El Diario Vasco hedabideak jakinarazi duenez, Donostiako Alde Zaharrean dauden bi taberna dira: Esquina de Senra eta Bar Senra.
2017an izendatu zuten LABeko idazkari nagusi eta gaur egun Igor Arroyorekin partekatzen du koordinatzaile orokorraren kargua. Eredu sindikalak, aliantzak, helburu orokorrak eta etorkizuneko erronka handiak landu ditugu ondoko lerroetan. Eskuin muturraren mamua ere agertu da.
1970eko hamarkadaren erdialdean sigla dantza itzela zegoen euskal panorama soziopolitikoan, eta horien artean mordoxka bat ezker abertzalekoak. Mende erdi geroago, denboraren higaduraren edo errepresioaren ondorioz, horietako gehien-gehienak desagertuta daude, arbola bakarra... [+]
Espainiako Ministro Kontseiluak etxeko langileentzako osasun-azterketak, formazioa eta lan-arriskuak ebaluatzea ezartzen duen dekretua onartu berri du. Baina dekretu horrek arrakala garrantzitsuak ere baditu: langileari “sekretu profesionala” mantentzea eskatzen dio,... [+]
Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza publikoko sindikatuek (STEILAS, ANPE, AFAPNA, LAB, CCOO, ELA eta UGT) 2024ko irailaren 26ko ostegunerako greba deialdia aurkeztu dute Hezkuntza Departamentuko erregistroan.
30 urteko behargina hil da Amezketako (Gipuzkoa) paper fabrikan. Ibarra Argi Lanak enpresak azpikontratatuta zegoen. Elkarretaratzea egin dute ostiralean, 11:00etan, gertatutakoa salatzeko. 2024an hil den 38. langilea dela adierazi du LABek.
Juan Mari Aburto alkateak jai apartak izan direla esan arren, kale saltzaileek Aste Nagusian etengabeko tentsioa, jazarpena eta presentzia polizial neurrigabea bizi izan dutela kritikatu dute. Beren eskubideak babesteko neurriak adostu nahian uztailetik Bilboko Udalarekin... [+]
Esku-hartze sozialeko sektore publikoaren alde.
Istripu bat Ataunen (Gipuzkoa) gertatu da, abuztuaren 22an. Bestea Iurretan (Bizkaia) gertatu zen abuztuaren 14an.
Udan lantaldea asko murriztu da langile gehienek oporrak hartu dituztelako, eta sindikatuek salatu dute Correosek apiriletik langileen oporraldien berri izanda ere ez dituela langile gehiago kontratatu.
"Ez dugu aukerarik, hauxe da gure lantokia. Eusten saiatuko gara ". Itxiera eragozteko, Italiako fabrika bateko langileek "industria behetik birmoldatzearen" aldeko apustua egin dute, ekoizpen-bitartekoak beraiek kontrolatuta. Kanarietako energia-komunitate... [+]
Lakuak bere eskumenei muzin egin die berriro langile publikoen dekretua Madrilen onartu aurretik??Hiru urtean, EAEko langile publikoek erosahalmena %6 galdu dute, sindikatuaren aburuz.