Atera tortura tiraderatik

Argazkia: Irekia / Eusko Jaurlaritza

2023ko urtarrilaren 24an - 12:05

2016an Kriminologiaren Euskal Institutuak EAEn 1960tik 2015era izandako tortura kasuei buruzko txostena entregatu zion Eusko Jaurlaritzari: 4.009 tortura salaketa zituen eta horietatik 3.577 dokumentatuak eta gordeta dituzte institutuan. Lan itzela. Eta itzela bezain larria ondoren gertatu zena: Jaurlaritzak sartu zuen txostena tiradera batean eta gaur arte. Bai, balio izan du tortura bisualizatzeko, besteak beste, eta ez da makala hori, bereziki torturatuentzat, baina kito.  Ez da urrats esanguratsu gehiago eman ez aitortzan, ez erreparazioan, ezta ez-errepikapenaren bermean ere.

Sistematikoa zen. Horregatik, datorren astean beste ETA bat sortuko balitz, nahikoa litzateke dagokionak tekla bati sakatzea torturaren makina ostera abian jartzeko: ideologoak bere lana egingo luke, planifikatzaileak ere bai, eta zeresanik ez torturatzaileak; eta baita ezikusiarena egiten duten epaileek eta auzi medikuek ere; edo tortura ukatzen duten alderdiek, instituzioek eta komunikabideek. Sistema horrentzat Espainian tortura ez da existitzen, beraz, zertarako ikertu eta azaleratu? Edo bai, baina salbuespena da, horregatik zigortu dira hogei kasu eskas eta guztiak 1979 eta 1984 artekoak –Kepa Urrarena izan ezik, 1992koa–.

Horregatik ez da ikertzen. Espainiak tortura ez ikertzeak ez gaitu harritzen, baina aipatu txostena enkargatu duen Eusko Jaurlaritzak ez egitea askoz harrigarriagoa da, are gehiago ETA desagertu zenetik biktimen eta memoriaren bueltan egindako lana egin denean. Bale, agian 2016an ezin zitekeen gehiago egin, sinesgarritasun bat zuten Jonan Fernández eta Paco Etxeberria txostenarekin atera eta listo; baina ondorengo sei urteetan ere ez? Ez instituzioek, ez epaile instruktore edo fiskalen batek... Inork ez du tiradera ireki.

Ertzaintzaren 310 tortura kasu. Urkullu lehendakariak eta EAJk sinesgarritasuna ematen diote enkargatutako txostenari, baina batez ere Espainiako Estatua interpelatzen duela deritzote, nahiz eta txostenak sinesgarritasuna ematen dien Ertzaintzaren aurkako 310 salaketei. Lehendakariak beti defendatu du ez dagoela Ertzaintzaren aurkako tortura zigor epairik, eta Ertzaintzaren buru Jorge Aldekoak 310 kasu horiek ukatu zituen txostena aurkeztu eta hurrengo egunean.

Torturatuak akuilu. Kosta ahala kosta antolatzen ari dira, Nafarroako Torturatuen Sarea aitzindari, eta erakusten dute haiek lehen lerroan jarri gabe auziak tiraderan jarraituko duela secula seculorum. Beste lurraldeetan ere badira mugimenduak antolatzeko. Eta badirudi bi erronka nagusi daudela orain: bat, EAEko txostena tiraderatik ateratzea eta ikertzea; bi, Nafarroan Euskal Kriminologia Institutuak aurkeztu berri duen txostenak –891 pertsona torturatu 1979tik 2015era– ez dezala beste tiradera batean amaitu.


Azkenak
2024-09-13 | Gedar
Bi lizarratar epaitu dituzte, Voxen salaketa baten harira

Faxisten aurka protesta egiteagatik auzipetu zituzten Lizarrako bi kideak. Asteazkenean, epaiketaren egunean, Lizarraldeko Kontseilu Sozialistak elkarretaratzea egin zuen epaitegi aurrean. Voxeko faxistak jarrera probokatzailearekin agertu ziren bertara, eta Guardia Zibilak... [+]


2024-09-13 | Ahotsa.info
Urriaren 12an Tafallan eginen du manifestazioa Ernaik “españolismo eta faxismoaren aurka”

“Españolismoaren eta faxismoaren normalizazioan” Hispanitatearen egunak jokatzen duen papera salatzeko urriaren 12an Tafallan mobilizatuko da Ernai. “Gu, Nafarroako etorkizuna gara, haiek, aldiz, iragana. Faxismoak herri honetan lekurik ez duela argi... [+]


Ezkabako iheslari Segundo Hernandez identifikatu dute Eguesibarreko Eliako hobian

Gasteiztarrarekin bederatzi dira ihesaldian parte hartu zuten identifikatutako pertsonak. Guztira, Nafarroako DNA Bankua sortu zenetik 43 pertsonaren datuak lortu dituzte.


Donostiako bi familia etxegabetze arriskuan daudela salatu du Kaleratzeak Stop plataformak

Zaurgarritasun ekonomikoaren baldintzak betetzen dituzten arren, Santander bankuak ordainketak epe batez etetea ukatu die bi familiei.


Garaileak esaten duenean amaitzen al da gerra bat?

Badakigu gerra bat noiz hasten den, baina ez noiz amaituko den. Hainbatetan entzun dugu esaldi hori, eta topikoa dirudi, baina arrazoirik ez zaio falta, gaur egun munduan barrena bizirik segitzen duten gatazka ugariei erreparatuz gero. Gauza bera esan liteke 1936ko uztailaren... [+]


Madrilgo Rolando kafetegiko hamahiru hildako haiek ETAm-ren eta ETApm-ren zatiketaren erdian

Ostiral honetan betetzen dira 50 urte ETAk, 1974ko irailaren 13an, Madrilgo Rolando Kafetegian bonba bat lehertarazi eta hamahiru pertsona hil zituela. Ofizialki 2018an onartu zuen erakundeak ETAren egiletza, bere burua desagertze bidean jarri zuenean.


87 milioi urteko amonite fosil bat aurkitu dute Langraiz Okan

60 bat zentimetroko diametroa duen amonite bat aurkitu du mendizale talde batek Arabako herriaren inguruetan. "Aurkikuntza handia" dela azpimarratu du Arabako Foru Aldundiko Kirol eta Kultura diputatu Ana del Valek.


Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


Alberto Fujimori Peruko diktadore ohia hil da: zein zen eta zer egin zuen?

Bere agintaldian egindako krimen ugariengatik eta ustelkeriagatik zigortua, Perun esku gogorra erabili zuen Fujimorik 1990eko hamarkadan. 87 urterekin hil da Keiko Fujimori politikari ultraeskuindarraren aita.


Klima larrialdia areagotzera datoz “inoiz baino altuagoak” diren metano isurketak

Metano isurketak murriztearen beharra berresten du klima aztertzen dabilen The Global Carbon Project proiektuko 69 ikerlarik plazaraturiko txostenak. Horrez gain, biharamunean atera du bere txostena Lurraren Aldeko Batzarrak, eta argiki dio: aldaketa sistemikoak bideratzeko... [+]


2024-09-12 | ARGIA
Emakume bat hil dute labankadaz Bilbon, eta bikotekidea atxilotu dute

Osteguneko lehen minutuetan jazo dira gertaerak Mina del Morro inguruan, Santutxu auzoan, 00:20 orduak aldera, eta ustez, 34 urteko gizon batek 31 urteko bikotekidea hil du.


Badator Donostiako 72. Zinemaldia: sarrerak igandetik aurrera

Irailaren 20tik 28ra egingo da Zinemaldia. Igande honetan irekiko da lehen hiru egunetako emanaldietarako sarreren leihatila.


Eguneraketa berriak daude