Oroimen egunak ekarri dizkigute Memoriaren Egunak eta Barrionuevok. Memoriaren ikuspegitik urrats garrantzitsuak eman dira azken urteetan Euskal Herrian. Oso ondo dago biolentziak hamaika moldez hankapean hartu duenari aitortza egitea. Baina biktimak eta biktimak daude, beti egon dira. Garai batean, esaterako, ia inor ez zen gogoratzen ETAk hildako guardia zibilez, eta hileta elizkizun eta manifestazio handiak egiten ziren etakideak hiltzen zituztenean.
Ajuria Eneko Itunak eman zion buelta apurka egoera horri, are eta samurrago ETA eta ezker abertzalea zulo beltzean murgildu ahala. Baina ez orduan ez egun, biktima guztiak ez dira berdinak, saminean eta sufrimenduan ez bada. Inork ez ditu inoiz berdin tratatu, ez hiltzaileek –izan ETA edo estatua–, ez gizarteak, ezta justiziak ere. ETAren biktimak eta estatuarenak, hor dago funtsean desberdintasunaren arrakala. Politikoa da, ez etikoa.
Memoriaren zutoinak dira egia, justizia, erreparazioa eta ez errepikapena. Eta horregatik dira desberdinak biktimak, parametro horietan ez delako berdin jokatzen haiekiko. Areago Espainiako Estatua iragana errepikatzen tematu denean. Hamaika izan dira estatuaren jarrera desegokiak 2011n ETAk jarduera armatua utzi zuenetik, oroimenaren egiazko praktika berdinzalearekin bateraezinak direnak (espetxeratzeak, epaiketak, presoekiko jarrera, torturaren aitortza eza, sekretu ofizialak...). Baina ez harenak bakarrik, Ertzaintzari ehunka tratu txar salaketa egin zaizkio, Eusko Jaurlaritzak berak egindako ikerketaren ondorioz, baina ez da inor epaitu eta zigortu.
Ez dago etorkizunik egiarik ez bada, dio memoriak. Memoria ukendua da, baina baita gertatutakoa ulertzeko bide ere. Baina horretarako eskuzabaltasun handia eta indar harreman egokiak behar dira. Ezker abertzalea atera zen moduan atera zen gatazka armatutik, eta horrek memoriaren esparruan ere eragin nabarmena izan du.
2021eko urriaren 18an “euskal ezker independentistak” adierazpen entzutetsua egin zuen: “Gure egiten dugu haien mina [ETAren biktimena], eta sentimendu zintzo horretatik baieztatzen dugu hura ez zela inoiz gertatu behar”. Hori egitea norbere kabuz edo horrela eskatzen dizutelako oso desberdina da. Zer esan nahi ote du egiazki “hura ez zela inoiz gertatu behar” horrek? Gaizki egon zela Francoren garaiko ETA? Edo diktadorea hil ondorengokoa? Edo edozein garaiko ETA? Gaizki egon zela tematze armatua? Beraz, baita ere ENAM abanguardiazale haren jarduera osoa ere? Oroimenaren ikuspegitik, zer ote da eraikitzaileagoa euskal gizartearentzat: horri buruz kartzelara joateko arrisku barik hitz egin eta publikoki hausnartu ahal izatea edo oroimena, batez ere, irabazlearen errelatoa gizentzen jarraitzeko erabiltzea?
Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.
Euskal Herria Baterak apirilaren 11an Donostiako Kursaalen egingo den ekitaldiaren berri eman du. Ekitaldia Aberri Eguna ospatu baino egun batzuk lehenago eginen da. Agerraldian Mireia Epelde, Xabier Euzkitze eta Carlos Etchepare bozeramaileek hartu dute parte, eta Manex Fuchs... [+]
Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.
“Independentziara egin beharreko bideaz” hausnartzea da helburu nagusia. Apirilaren 20an, Aberri Egunarekin batera, Berriozarren ospatuko duten Gazteon Eskutik jardunaldia izango dute azken geltoki.
Urte hasiera honetan ere Bilboko kaleak bete ditu Sare Herritarrak larunbatean Bilbon antolatutako manifestazioak. Presoei ezartzen zaizkien salbuespeneko lege eta tratamenduekin amaitzea eskatu dute amaierako ekitaldian, eta memoria “kolektibo” bat eraikitzea... [+]
Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]
Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.
Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.
Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]
Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]
Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.
Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.
Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.
Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.
Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.