Ia milioi erdi bat euro ordaindu zizkien gaztelania hutsez edo nagusiki hala diren hedabideei Donostiako Udalak publizitate instituzionalaren bidez, eta euskarazkoei, kontrara, 32.000 euro. El Diario Vasco eta Ser Irrati kateak diru-poltsaren ia erdia jaso dute, eta euskarazko hedabide guztiak batuta –Berria, Euskadi Irratia, Gaztea, Irutxuloko Hitza, ARGIA, Aizu, Bertsolari, Gaztezulo, Hamaika Telebista eta Donostia Kultura irratiak– %6,43.
Donostiako Udal Gobernuak hedabideetan ordaindu publizitate instituzionalaren iazko datuak eskuratu ditu ARGIAk. Guztira 496.408 euro erabili ditu publizitate instituzional kontzeptupean. Alde handiz gehiena El Diario Vascori eman diote, Teledonostirekin batera, 121.340 euro, %25 bueltan. Albistearen amaieran xehe topatuko ditu irakurleak datuak, baina ideia bat egiteko, ARGIAk 2.087 euro jaso zituen, %0,5.
Publizitate instituzionalaren bidez Eneko Goiaren Gobernuak egiten dituen komunikazio gehienak ez dira euskal hedabideekin informatzen diren donostiarrengana heltzen, kanpainen gehiengoa gaztelaniazkoetan soilik egiten baitute. Beste hitz batzuekin esateko, publizitate instituzionalarekin bultzada ekonomiko handiena El Diario Vasco eta Ser hedabideei ematen diote. Hirugarren postuan EiTB dago, eta laugarren Noticias de Gipuzkoa. Datu hauetan ez daude beste dozenaka milaka euro, gehienak babesletza eta kontratu txikien bidez sailkatuak, adibidez, udalak ematen dituenak San Sebastian Gastronomika gisako ekitaldiak antolatzeagatik.
Banaketa irizpideak ez daude garbi. Audientziak badira, ez da ulertzen, adibidez, Noticias de Gipuzkoak jasotzea Garak, Berriak edo ARGIAk baino gehiago, CIES datuen arabera, dozenaka milaka irakurle gehiago izan arren hiru hedabide nazionalek, Noticias taldeko egunkariak gehiago jaso du.
2018an ARGIAk aztertu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako banaketa eta Eusko Jaurlaritzak eginikoa. Bietan gaztelaniazko hedabideek jaso zuten bultzada ekonomiko nabarmena euskarazkoen aldean –euskarazko diru-laguntzetan Jaurlaritzak banatzen duena baino gehiago–, eta Eusko Jaurlaritzak iaz zenbait hedabideren artean banatutako bost milioi euroetan ere, %6a eman zieten euskarazko bi hedabideri.
DATUAK | 2021eko Donostiako Udalaren publizitate instituzionala, eurotan:
Diario Vasco: 99.979
Ser: 60.480
EiTB: 49.962
Teledonosti: 21.881
Noticias de Gipuzkoa: 20.881
Grupo Prisa: 19.790
Gara: 10.842
Onda Vasca: 8.477
Berria: 8.783
Sud Ouest: 7.598
Onda Cero: 6.255
Irutxuloko Hitza: 6.166
Cope: 3.497
Donostitik.com: 2.550
Estrategia empresarial: 2.500
Cadena 100: 2.387
ARGIA: 2.087
Hamaika TB: 1.650
Radio Marca: 1.000
Bertsolari: 900
Radio Popular: 602
Gaztezulo: 550
Aizu! 537
Donostia Kultura Irratia: 200
2023an ireki zuen Jaime Gómez-Obregon programatzaile espainiarrak Gobiernovasco.marketing tresna; Eusko Jaurlaritzak egindako publizitate kanpainen datuak modu ulergarrian azaltzeko, 2018-2022 urte tartekoak. Iazko datuak prozesatu ditu orain, eta berrikus... [+]
Euskal Herriko erakunde publikoek urtero milioiak banatzen dituzte hedabideen artean, instituzioen publizitatea zabaltzearen edo hedabideen ekimenak babestearen truke. Oro har, datu publiko horien gardentasun ezak zaildu egiten du argazki osoaren jabe egitea, baina zorionez,... [+]
Jaime Gómez-Obregón ingeniariak oso tresna baliagarria sortu du Jaurlaritzaren diru publikoaren erabileraz gehiago jakiteko. 2018tik 2022ra erakunde horrek hedabideen artean banatu dituen publizitate kanpaina guztien datuak prozesatu, aletu eta era ulergarrian... [+]
Hitzarmena iragarkien truke - hedabideen eta Austriako Estatuaren arteko menpekotasunak. Izenburu hori dauka Daniel Grabner ikerlariak (Austria, 1990) KriKoWi konferentzian egindako aurkezpenak. Bertan xehe azaldu du publizitate instituzionala nola banatzen den herrialde... [+]
Administrazioan Euskaraz Taldeak salatu duenez, Iruñeko Udalak 2020. urtetik publizitate instituzionaletik kanpo utzi ditu euskarazko hedabideak, ez dutelako audientzia osoaren %10. Euskararen aldeko taldeak oroitarazi du 2016ko inkesta soziologikoaren arabera,... [+]
2019an publizitate instituzionaleko gastuak zein hedabidetan egin dituen argitara eman du Nafarroako Gobernuak: Diario de Navarra eta Diario de Noticias dira Chiviteren Gobernuaren iragarkien onuradun nagusiak. Euskarazko hedabideek bide horretatik jasotzen duten dirua ere... [+]
Zortzi milioi euro banatu zituen iaz Eusko Jaurlaritzak hedabideen artean publizitate instituzional eta edukien babesletza kontzeptuetan. Ondorio ugari atera daiteke. Bat: diru publikoz gehien subentzionatutako hedabideak Vocento taldekoak dira eta urtero milioika euro ematen... [+]
Zein dira publizitate bidez diru publiko gehien jasotzen duten hedabideak? Arabako Aldundiak publizitatea zein mediotan inbertitzen duen aztertu du Hala Bedik. El Correo de Álava da jaun eta jabe, publizitatearen %31,8a jasotzen baitu; nagusiki euskaraz aritzen diren... [+]
Publizitate instituzionalen eta babesletzen bidez, zein komunikabidek jasotzen du diru gehien eta zein dira bazterrean geratzen direnak? Zein dira banaketarako irizpideak? Gipuzkoako Aldundiaren kasua aztertu du ARGIAk, datu publikoak ematen hasi baita –bera da... [+]
Espainiako Gardentasun Kontseiluak zortzi ministeriori iragarkien datuak publiko egin behar dituztela exijitu ostean, salaketa jarri dute Auzitegi Nazionalean erabakia ez betetzeko.
Hedabide euskaldunak biltzen dituen Hekimen elkarteak bilera eskatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari, erakunde horrek iragarritako publizitate instituzionalaren beherakada aztertzeko. 2015eko aurrekontuarekin alderatuta, erdira jaitsiko du euskarazko hedabideetako publizitatea... [+]
Erakunde publikoek milaka euro bideratzen dituzte publizitate instituzionalera. Euskal Autonomia Erkidegoan, foru aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak hainbat publizitate eta informazio ekintza mota bideratzen dituzte hedabideetara, hala nola, kanpainak, iragarki ofizialak eta... [+]