Barrabil bat bestea baino beheraxeago kokatua egotea ez da inola ere kezkatzeko arrazoia, batzuk pentsatzen duten bezala, ezta alde bateko barrabilaren eta beste aldekoaren tamainak diferenteak izatea ere, kasu gutxi batzuetan izan ezik.
“Barrabilak fetuaren sabel barruan sortzen dira, eta pixkanaka beherantz jaitsiz doaz, jaio aurretik barrabil-zorroan kokatzeraino. Litekeena da bietatik bat bestea baino gehixeago jaistea, baina eskrotoaren barruan dauden bitartean ez dago patologiarik”. Madrilgo Gregorio Marañón Ospitaleko Urologia Zerbitzuburu Carlos Hernándezen hitzak dira. Behin edo behin, barrabiletakoren bat edo biak ez dira zorroraino jaisten –kriptorkidia esaten zaio horri, “ezkutuko barrabila” esan nahi du– eta orduan bai, barrabil hori jaistea lortu beharra dago nola edo hala, kasurik gehienetan ebakuntza kirurgiko baten bidez, batez ere bi urtetik gorako mutikoen kasuan.
Tamainari dagokionez, ez dute aparteko galderarik izaten urologia kontsultetan, bolumenean izandako handitzea edo txikitzea oso-oso nabarmena ez bada behintzat. “Gizon gazteek egiten dizkigute kontsultak gai horren inguruan, barrabiletako minbizia usuagoa baita horien artean, batez ere molestiaren bat edo koskorren bat edo aldaketaren bat sumatzen badute”, Hernándezen esanetan.
Bere esperientzia profesionalean oinarrituz, Hernándezek dio gizonezkoak ez direla asko kezkatzen barrabilen tamaina eta itxuragatik, eta jarrera desberdinak izaten direla adinaren arabera. “Paziente gazteak gehiago kezkatzen dira kontu horiez, ez ordea urte gehiago dituztenak”.
Traumatismoak, inflamazioak, tumoreak, barikozeleak (barizeak) edo likido-pilaketak (hidrozelea) dira barrabiletako patologiarik usuenak. Traumatismoen %50 kirola egiten den bitartean gertatzen dira eta %9 motor edo auto-istripuetan.
Patologiaren arabera sintomak desberdinak dira. Barikozeleek min arina eragin dezakete, baina min zorrotzik ez. Hanturak –orkitisa esaten zaio– tamaina handia, min bortitza eta batzuetan sukarra ere ekar ditzake. Barrabiletako minbiziak, berriz, ez du minik eragiten; tamaina handituak eta ingurua gogortzeak emango digute minbiziaz susmatzeko arrazoia.
Zer egin min gogorren bat edo sintoma arraroren bat agertuz gero? Bat-bateko min gogorra hantura edo infekzio batek sortua izan daiteke, edo barrabiletako tortsio edo bihurdura batek bestela. Ez bada denbora laburrean baretzen edo desagertzen, larrialdi zerbitzura joan behar da, behar bezala diagnostikatzeko. Izan ere, barrabiletako tortsio bat ez bada aurreneko sei orduetan diagnostikatu eta konpontzen, barrabila galtzeko arriskua dago, organora odolik ez baita iristen, eta lesioak atzeraezinak izatera irits baitaitezke.
Laburbilduz, espezialista batengana joatea komeni da beti, molestia horiek, tamainan edo sendotasunean barrabiletan gertatutako aldaketa horiek aztertu eta kasuaren garrantzia baloratu dezan. Ez da komeni sintoma horiek gutxietsi eta, lotsa edo ezjakintasunagatik, geroko luzamenduetan ibiltzea. Mina, maiz izan arren, ez bada handia, edota barrabilak tamainaz handituta egonik ere minik edo gogortasun berezirik ez badago, espezialistaren balorazioa gerorako utz daiteke.
You may not know who Donald Berwick is, or why I mention him in the title of the article. The same is true, it is evident, for most of those who are participating in the current Health Pact. They don’t know what Berwick’s Triple Objective is, much less the Quadruple... [+]
Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]
Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.
EAEn BAMEa (famili medikuen formazioa) lau urtetik hiru urtetara jaistea eskatu du Jaurlaritzak. Osakidetzaren "larritasunaren" erantzukizuna Ministerioari bota dio Jaurlaritzako Osasun sailburu Alberto Martinezek: "Ez digute egiten uzten, eta haiek ez dute ezer... [+]
Sare sozialen kontra hitz egitea ondo dago, beno, nire inguruan ondo ikusia bezala dago sare sozialek dakartzaten kalteez eta txarkeriez aritzea; progre gelditzen da bat horrela jardunda, baina gaur alde hitz egin nahi dut. Ez ni optimista digitala nauzuelako, baizik eta sare... [+]
Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.