Artezi
Jarduera: Altzarien tapizatzea eta zaharberritzea.
Kokapena: Eibar.
Izaera juridikoa: Kooperatiba.
Noiztik martxan: 2014ko irailetik.
Kide kopurua: 2.
---------------------------------------------------------------------------
Eibarko San Miguel de Aginaga kalean euren lanbidea eta lantokia aurkitu dute Norone Bizkarra eta Iratxe Artiach gazte durangarrek. Ez dute ordea berrikuntza eta start-up-ak sustatzen dituen gomendio sorta jarraitu. Erosi, erabili, bota eta berriro erostearen kultura horren errotua dagoen honetan, altzariak tapizatu eta zaharberritzen dituzte bertan. Eta oraingoz, oso emaitza onekin. “Gaur egungo kontsumo azkarreko ereduarekin aspertuta dauden adin eta era guztietako bezeroak etortzen zaizkigu, eta auzoan oso harrera ona egin digute“.
Ez dira urte asko igaro altzariak tapizatzearena ohiko jarduera zenetik. Eibarren bertan gutxienez bost lagun aritzen ziren lan horretan, bakoitza bere negozioarekin. Urteen joanak eta errelebo gazteagoen faltak ofizioa galbidera eraman zuen ordea, eta 82 urterekin jubilatzea erabakita, herria tapizatzailerik gabe utziko zuela uste zuen Serafinek. Orduantxe ezagutu zituen Iratxe eta Norone durangarrak. Zeharka izan zuten Serafinen egoeraren berri, eta bi aldiz pentsatu gabe erabaki zuten hari bisita egitea. Ez zitzaien gehiegi kostatu adostasun batera heltzea.
Egindako tratuaren arabera, hiru hilabete igaro zituzten Serafin lagundu eta ofizioaren ertz guztiak ezagutzen: josteko makinak erabiltzen, altzariak desmuntatu eta berriro osatzen... “Diseinuan eta altzarigintzan aritutakoak gara, eta bagenekien zerbait gaiaz, baina tapizatzailearena lan artisaua da eta soilik eginez ikas daiteke”.
Hiru hilabeteren buruan, lanerako behar adina gaitasun pilatuta, alokairu merke baten truke negozioarekin jarraitu eta nahieran moldatzeko aukera eskaini zien Serafinek. Gogoz hartu zioten erreleboa bi durangarrek, eta geroztik eguneroko lanarekin ari dira frogatzen badagoela ofizio horretatik bizibidea ateratzeko modurik. “Ofizio asko ari dira pixkanaka galtzen, eta gazteontzat bada aukera bat horiei heltzea. Ez dugu zertan etengabe teknologia berriei begira egon, transmisioa eta besteen ezagutzak gureganatzea ere oso erabilgarria da”.
Han eta hemen aholkua eskatu ostean, Artezi kooperatiba bihurtzea erabaki dute, horrela horizontaltasuna eta elkarlana etengabe mantentzeko aukera izango dutelakoan. “Proiektu honekin nahi dugu ahal dugun neurrian gure inguruan eragin, bai gure lan praktikekin, eta baita berrerabilpenaren kultura sustatuz ere”.
Zentzu horretan, susmoa dute gero eta jende gehiagok jartzen duela zalantzan kontsumo eredua, eta itzuli beharko litzatekeela urte batzuk lehenago zegoen joeratara: “Garai batean altzariak ia bizitza osorako ziren. Zergatik orain ez, zaharberritu egin badaitezke?”.
Budgets and the closure of annual accounts are nothing more at this time, from the domestic economy to most of the socio-economic spaces that we share. Large companies have begun to extract calculators and implement major plans for 2025. Small and medium-sized institutions and... [+]
I write these lines the day after the elections to the European Parliament, the dark times, the triumph of the Reactionary International in the elections to the European Parliament. It was already in advance and it is the confirmation of the conservative phase we live in, but it... [+]