Amezketa, Gaintza, Bergara, Arama eta Elgetako udalek jaso dituzte epaiak. Lehenengo, Amezketako eta Gaintzako udalen albistea iritsi zen. Bi udalok aktak euskara hutsean bidaltzea zilegi zela erabaki zuen Donostiako Epaitegiak. Horrela, Carlos Urquijo Espainiako Gobernuko EAEko ordezkariaren helegiteen aurkako epaiak eman ditu epaitegiak.
Epaiak dioenaren arabera, EAEko Euskararen Legeak horretarako eskubidea ematen die Gaintzako eta Amezketako udalei. Hortaz gain, abokatu eta prokuradoreen ordain-sarien kostak ordaintzera zigortu du Espainiako Gobernu Ordezkaritza. Ordezkaritzak epaia errekurritzeko aukera du datozen egunetan.
Udalak erabaki guztiak Espainiako Gobernu Ordezkaritzara bidaltzera derrigortuta daude. Udal batzuek erabaki horiek euskaraz hartzen eta idazten dituzte, eta beraz, gaztelaniara itzuli gabe bidali izan dituzte Gobernu Ordezkaritzara. Urquijok errekerimenduak eta helegiteak ezarri zizkien gaztelaniaz behinik behin ez zituztelako bidaltzen.
40 udal inguruk aktak euskara hutsean bidaltzeagatik errekerimendua edo helegitea jaso zuten. Aktez gain, beste bost gairen inguruan jarriak ditu Carlos Urquijok errekerimenduak eta helegiteak. (Zerrenda osoa: www.argia.eus/argia-astekaria/2451/udalerri-euskaldunak-jomugan).
Gaintzako eta Amezketako udalek jaso duten epai bera izan dute geroxeago Elgeta, Bergara eta Aramako udalek. Aldeko epaiak eman izanak ordea, ez du esan nahi hemendik aurrerakoak hala izango direnik. Lekeitioko Udalak adibidez, kontrako epaia jaso zuen. Euskararen Legearen anbiguotasuna baliatuta epaileek aldeko edo aurkako epaia eman dezakete, baita auzitegi berekoek ere.
Hamahiru ZirHika kide batu dira hitanoaren erabilera aldarrikatzeko eta antolakundearen ekintzen berri emateko. Azalpenak Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberria eta Galtzaundiko Uxoa Elustondok egin dituzte. Horiei, Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariak eta... [+]
"Zubiak zeharka” lemapean, egun osoko egitaraua prestatu dute UEMA eguna ospatzeko. Herriko eragile guztiek hartu dute parte programaren prestaketan eta ekimen herrikoi eta partehartzailea izatea lortu dute horrela.