Sirakusa (Sizilia), K.a. 405. Dionisio I.ak –edo Dionisio Zaharrak– greziar koloniaren boterea lortu zuen eta Sirakusako tirano bihurtu zen. Orduz geroztik, etsaiak ez zituen faltan izango etxe barruan nahiz kanpoan.
Dionisioren gortean Damokles izeneko gizon bat bizi omen zen, bere jaunarekiko inbidiak janda. “Haren tokian banengo... Haren boterea banu... Haren ondasunen jabe banintz... Dionisio banintz...”, errepikatzen omen zuen etengabe jauregiko korridoreetan. Egun batez, Dionisiok berak kortesanoaren bekaitzaren berri izan zuen, eta Damoklesi beregana joateko agindu zion. “Kanpora joan behar dut eta bitartean nire postua utziko dizut”, esan omen zion; “hala, nire lanak egin beharko dituzu eta agintzea zein gogorra den ikusiko duzu”. Orduan, tronuaren gainean hari fin bat zintzilikatuarazi zuen, eta hariari lotuta, ezpata biluzia. Damokles tronuan esertzera behartu zuen, buru gainean ezpataren punta zorrotza dilindan zuela. “Ikusten duzu ezpata? Giroan aldaketarik txikiena izanda ere, zure gainera eroriko da”. Agintearen arriskuak erakutsi nahi izan zizkion ezpataren bidez, bekaizkeriaz, konspirazioz eta losintxari faltsuez inguratuta egoteak zekarrena. Damokles, izuak jota, jaunaren oinetan belaunikatu omen zen, barkamen eske.
Ez dakigu kondaira noraino den egiazkoa, baina Dionisioren erregealdiaren metafora gisa bete-betean asmatu zuen. Damoklesek une batzuk besterik ez zituen egin Dionisioren ezpataren azpian, baina tiranoak, K.a. 367 arte, urteak eman zituen orotariko etsaien jomugan.
Kartagotarren aurka hainbatetan borrokatu zen, eta garaipen handiak lortu zituen, uhartetik erabat egoztea lortu ez arren. Rhegium hartu zuen, eta Sirakusaren boterea Adriatikoan hedatu. Epiro konkistatu eta erraustu zuen –15.000 molosiar hil zituen–... Menpeko lurraldeak eta aldeko mertzenarioak ugaritu ahala, arerio kopurua handituz joan zen atzerrian. Sirakusan ere etsai mordoa zuen; haren autokraziak polisaren demokraziaren gainbehera eragin zuen, eta boterea galdu zuten aristokratak, agintaldiaren hasieratik ibili ziren tiranoaren aurkako azpijokoetan. K.a. 367an hil zen, oturuntza batean, hainbaten ustez bere seme eta oinordeko Dionisio Gaztearen aginduz pozoituta. Damoklesen gainean zintzilikatutako ezpataren haria, azkenean, tiranoa azpian zuela eten zen.
Gulf of Ambracia (Ionian Sea). In the 15th century a. 2 September 31. The Romans achieved victory in the naval battle of Accio and ensured control over Egypt. Therefore, the Greek hegemony in the Mediterranean is concluded on that date, but the Hellenic influence has remained so... [+]
Grecia, a.C. Século IV. Varios pensadores gregos, como Aristóteles ou Heraklides, escribiron sobre os etruscos, recollendo unha opinión negativa sobre o pobo que vivía no centro e norte da península italiana. As mulleres etrurianas foron especialmente criticadas e o... [+]
Antzinako Greziako hainbat tenpluen sarreretan, eskailerez gain, arrapalak topatu dituzte.
Atenas, K.a. 448-432. Akropoliaren gailurrean Iktinos, Kalikrates eta Fidias arkitektoek diseinatutako tenplua eraiki zuten, Atena Partenos jainkosari eskainia.