Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Genozidioa pairatzen jarraitzen dugu, baina ez zaio izen hori ematen"

  • Genozidioa nazio bat desagerraraztea beste baten barruan diluitzeko dela dio Xabier Irujok. Bera bost belaunalditan erbestea ezagutu duen familia abertzaleko kidea da, eta Genozidioa eta Bake ikerketen irakaslea Nevadako Unibertsitatean, Renon.

Dani Blanco

Zer da erbestea zuretzat?

Etxea da. Gure familian erbesteratutako bosgarren gizaldiko kidea naiz. Herenaitona, Manuel Irujo Apeztegia tafallarra, 1838an diputatu karlista zelarik, atxilotzen saiatu ziren. Suitzara ihes egin zuen eta bueltan Lizarrara jo zuen. Han jaio zen Daniel Irujo, eta Aniana Ollorekin ezkondu zen. Haiek eta Danielen ama erbesteratuta, Iparraldera ihes egin zuten. 1936an, ondasun guztiak bahituta, familiako batzuk espetxean eta besteak fusilatu zituztela, 70 urte zituela Aniana Ollok berriro alde egin behar izan zuen, oraingo honetan Amerikara, seme-alabekin eta bilobekin. Gure gurasoak erbestean jaioak dira: aita Eusko Jaurlaritzak osatutako Bidarteko La Roseraie ospitalean sortu zen. Alemanek Iparraldea hartu ondoren, sei soldadu aleman etxean izatera behartu zuten familia. Amatxiren esanetan, kasko aleman bat izan zen aitaren lehen sehaska. Venezuelara jo zuten Eusebio Irujo eta Pilar Elizalde aitona-amonek. Ametzagatarrek ere, erbestea ezagutu zuten. Ama Buenos Airesen jaio eta Uruguain eta Venezuelan bizi izan da. Aberri Eguneko antolatzaile izateagatik, 1967an poliziak aita atxilotu zuen Iruñean. Torturatu zuten eta erbesteratu. Venezuelatik 1973an etorri ginen denok Lizarrara bizitzera eta han geundela polizia etxean sartu eta atxilotuta eraman zuten aita, gu guztien aurrean. Zazpi urte nituen. Nik ez nuen ezer ulertzen. Venezuelan dena zen ederra eta koloretsua eta hemen, aldiz, hotza, grisa eta etsaiez betea. Bi urtez egon zen Iparraldean eta gu maiz joaten ginen ikustera. Gordini bat genuen eta eserlekuaren azpian zegoen kaxoi moduko batean ezkutaturik eramaten genuen aita Lizarrara, eta egun berean berriz Hendaiara. Ama gidatzen, eta gu hiru anaiok, atzean aitaren gainean eserita.

Azken hamar urteotan Estatu Batuetan bizi naiz. Gure seme-alabak, sei gizalditan erbesteratuak izan ez diren bakarrak, emigranteak dira orain.

Zergatik hautatu zenituen genozidio ikerketak?

Familiaren historiarengatik. Gure familiak eta beste hainbeste euskal familiek pairatu dituzten hilketak eta erbesteak genozidio fisiko kanpaina bateko atalak dira. Euskal erbeste politikoa Ameriketan izan zen nire lehen tesiaren gaia. Herrialde demokratikoetan ematen ez den zigorra da erbestea. Nazioarteko legeria humanitarioen arabera, ez da legezkoa. 1936tik 1939ra 150.000 lagun inguru erbesteratu zituzten herri honetan. Bestalde, ekonomian ezarri zen autarkiaren eraginez, jende askok alde egin behar izan zuen. Immigrantetzat hartu ziren, baina egiatan diktadurak sortutako miseria ekonomikoaren eraginez erbesteratuak dira.

Politikoki eta kulturalki gauza oso garrantzitsuak egin zituzten atzerrian. Adibidez, 1936 eta 1950 artean euskaraz argitaratu ziren ia liburu guztiak Amerikan plazaratu ziren, Ekin argitaletxearen eskutik bereziki. Gure aitona Bingen Ametzagak 50eko hamarkadan itzulitako Juan Ramon Jimenezen Platero eta biok eta Shakespeareren Hamlet lan horren emaitza dira.

Zein da genozidioaren helburua?

Genozidioa da nazio bat desagerraraztea beste baten barruan diluitzeko: asimilazioa.

Horretarako hainbat estrategia erabil daitezke eta, normalean, genozidio kanpaina batean guztiak erabiltzen dira batera. Giza taldeko kideen portzentaje bat hiltzea, desagerraraztea, espetxeratzea edo deserriratzea genozidio fisikoa da. Bestalde, giza talde horren zati bati baliabideak kentzea beste batzuei emateko, genozidio ekonomikoa da. Lokarri sozialak erraustea eta kode zibil berria ezartzea, genozidio soziala dugu. Erlijioa debekatzea edo inposatzea, alderdi politikoak eta identitatea defendatzen duten elkarte eta taldeak debekatzea, komunikabide batzuk diru publikoz laguntzea eta besteak ez, edo 27 urtez lizentziarik ez ematea, Euskalerria Irratiari egin dioten bezala, horiek denak estrategia genozidak dira. Inportanteena hau da: Politika horiek guztiak pakete berean datoz, eta logika bati jarraiki planifikatu, gorpuztu, ezarri eta kudeatzen dira, hemen eta Tibeten. Izua administratuz lortzen da, urtetako edo mendetako prozesuan.

Emaitzak ikusi eta legeak egokitzen doaz, estrategia eraginkorrago egiteko. Ondorioak birrintzaileak dira.

Euskararen aurkako erasoak ere genozidioaren atal bat dira?

Bai. Azken 226 urteetan Espainiako eta Frantziako Estatuetan euskararen aurka egin den legedia aztertu dut IVAP-HAEErekin aurten argitaratutako liburuan. Esan daiteke eraso guztiak hiru multzotan sailkatu daitezkeela: hezkuntza, estatu administrazioa eta justizia.

Genozidio kulturala beste esparru askotan ere ematen da: txistua jotzea debekatuta edo kontrolatuta egon zen, kalejirak egiteko baimen bereziak eskatu behar ziren, izen euskaldunak galarazita zeuden, euskal ortografia, toponimia… Euskal izaera erakusten zuen edozein adierazpen debekatu edo mugatzen zen. Herritik herrira, diktaduratik diktadurara pasa diren maileguak dira legeon arteko asko: goizeko zazpiaz geroztik euskarazko mezara joatea debekatu zen. Mussolinik Tirolen ezarritako legearen kopia dugu.

Genozidioa pairatzen jarraitzen dugu, baina ez zaio izen hori ematen, eta ofizialki ezezten da. Hau da genozidio ikasketetako lehenengo ikasgaia: ez sinetsi ezer, ez sinetsi inori, irakurri eta ikertu lehen eskuko iturriak. Claud Cockburn kazetariak dioen bezala, “ez sinetsi ezer ofizialki ezeztua izan arte”.

Zer egin daiteke horri bukaera emateko?

Lehenengo gauza hauteskundeak irabaztea, Nafarroan lortu berri den bezala, eta gero legedia aldatu. Bide zuzenena, Armeniako edo Ukrainako adibideei jarraiki, independentzia lortzea da, alegia, gure geroa gure esku izatea.

Nola hartu duzu aldaketa politikoa Nafarroan?

Ituna kristalezkoa da, eta ea luzaro irauten duen. 200 urtetan lehen aldia da Hegoaldean abertzaleok lau herrialdeetan eta lau hiriburuetan agintean gaudena, eta agintari euskaldunekin. Alde horretatik oso pozik nago. Uste dut itxaropentsu izan behar dugula. Gauzak poliki-poliki aldatzen ari dira.

Arkitektura juridiko berri horretan zer da premiazkoena?

Nafarroako Euskararen Legearen zuzenketak izan beharko luke lehentasuna. Nafar guztiei aukera berdina eman behar zaie gaztelaniaz edo euskaraz ikasteko.

Hemengo errepresioa genozidioa izan dela inoiz onartuko al da?

Ukapena da edozein genozidio kanpainaren azken urratsa. Toki gutxitan onartu da ofizialki gobernuak genozidioa eragin duela: Zeelanda Berrian, Australian, Estatu Batuetan… eta kasu horietan ere oso neurri apalak hartu dira.

1948/51ko Genozidio konbentzioa izugarri mugatua jaio zen eta mundu zabalean gertatu diren izugarrikeriak gizateriaren aurkako krimen edo gerra krimentzat hartzea errazago izan da orain arte. Izan ere, biktimak 100 milioitik gora izan dira XX. mendean, eta soilik 30 pertsona inguru kondenatu dituzte genozidioagatik. Txinan, Estatu Batuetan edo hemen, ez da oraingoz halakorik lortuko, estatuak boteretsuegiak direlako.

Duela bi urte plazaratu zenuen El Gernika de Richthofen, hamar urteko lana, 12.000 agiri 40 artxibategitakoak. Zein da ekarpen nagusia?

Genozidio guztietan esaten diren zazpi gezur nagusiak hemen ere esan zirela, Gernikaren inguruan. Lehen gezurra dena ukatzea izan zen. Dena purgatu zuten. Franco hil ostean hasi ziren zenbaitzuk egin izana onartzen, baina ondorioak ikaragarri leunduz: erredukzionismoa dugu hori. 200 bat hildako izan zirela onartu zuten eta herrian zeuden 10.000 pertsonetatik 2.000 inguru akabatu zituztela uste dut nik. Esan zuten hondamendia ez zela hainbesterako izan, baina eraikinen %85,2 erabat birrindu zituzten, eta gainerakoa larri kaltetu. %1 geratu zen zutik: arma fabrikak eta frankisten etxebizitzak herriaren sarreran, Mundakarako bidean.

Lezio bat izan zen?

Gerra esperimentua, baita Goerinek Hitlerri egindako urtebetetze oparia ere. Bonbatze sistema hura gerora Varsovian, Rotterdamen eta Stalingradon praktikan jarri zuten. Pilotu eta agintari berberak izan ziren guztietan. Izu bonbardaketaren helburua da herri edo hiri bat oso bortizki kolpatzea etsaiaren morala errausteko eta errendizioa lortzeko. Lehenago Eibarren, Durangon, Otxandion, Elorrion… egin zutenak logika bera zuen.

Bonbaketen atlasa egiten ari naiz eta orain arte 600 bat bonbaketa zenbatu ditut urte hartan, Bizkaian nagusiki.

Liverpoolen izan zara udaberrian Manuel Irujo katedra berrian, zer moduz?

Izugarri aberasgarria izan da. Gonbidatu ninduten eta hiru hilabetez izan naiz han gauza pila egiten: zazpi hitzaldi eman ditugu, lau konferentzia, Ibarretxe eta zenbait ikertzaile gonbidatu genituen, liburu batzuk bidean jarri ditugu…

Renoko Euskal Ikerguneko politika sailean argitara emango dugu Ibarretxeren tesia. Adibide praktikoa da tesia: agente genozidak giza taldea deuseztatu nahi duenean taldearen lotura kulturalak moztea da lehenengo eginbeharra. Ikuspegi positibotik heldu dio Ibarretxek tesiari. Lehendakari bezala, euskal gizartea krisialdi ekonomiko, sozial, politiko eta kulturaletik ateratzeko lehen pausoa kulturan eta gizarte gaietan inbertsioak egitea zela defendatu zuen eta emaitzak oso onak izan dira.

Boiseko Jaialdian aurkeztuko du Ibarretxek liburua, lagun hurkoa nuen eta herri honen independentziaren alde hainbeste egin zuen Pete Cenarrusaren herrian.


1615 Baskavígin, euskal baleazaleen hilketa liburua aurkeztu berri duzu Donostian Etxepare Institutuak antolatutako kongresuan.

Orain dela 400 urte, 1615ean, 86 baleazale gipuzkoar joan ziren Islandiara. Kanpaina bikaina egin eta hamaika balea ehizatu zituzten, baina azken gauean enbata izan eta dena galdu zuten. Hiru hil ziren. Danimarkako erregeak ematen zituen arrantzarako baimenak, baina horiek zituztenak bertako gobernadoreak saldutako lizentzia faltsuak ziren. Gobernadoreak ikusi zuenean arriskutsua zela euskaldun horiek han egotea, egia esaten ahal zutelako, harrapatu eta hiltzeko agindua eman zuen. Oso modu latz eta krudelean hil zituzten 32, eta besteek ihes egin eta etxera itzultzea lortu zuten. Jón Guðmundsson-ek hilketan parte hartu zuten batzuk elkarrizketatu zituen eta hark idatzitako txostena argitaratu dugu euskaraz eta beste hiru hizkuntzatan.

Sarraskiaren ondoren, oso harreman komertzial eta pertsonal politak sortu ziren Islandiarekin, eta euskara ere ikasi zuten batzuek. XVII. mendean, hainbat euskara-islandiera hiztegitxo idatzi zituzten euskaraz ikasten laguntzeko. Esan daiteke horiek ditugula diasporako lehen ikastolak.

Ikasle distiratsua izan zara beti eta hezkuntza sistemarekin oso kritikoa, zergatik?

Egungo hezkuntza sistemak 1794an Frantzian osatu zen hezkuntza sistema publiko genozida du oinarri. Bertrand de Barèrek 1794an hezkuntza sistema publikoa gorpuztu zuenean kulturak akabatzeko sistema eratu zuen “la terreur linguistique” delako testuinguruan. Horrexegatik, sorreran sistema militarra zen, soldadu faktoria alegia, eta hala izaten jarraitzen du neurri batean. Egun mantentzen den gela barruko ordena, lerroetan eserita egotea, uniformeak, sexu banaketa, ikasgaiak eta curriculuma, zigorrak eta azterketa zorrotzak, irakasle-epailearen irudia, ikasteko ereduak eta estrategiak, buruz ikastekoarenak eta ortografiaren garrantzia, isiltasunaren premia... dena dago logika militarrean oinarrituta, eta dena, ondorioz, logika naturalaren kontrakoa da. 15 urteko gaztea zazpi orduz aulki batean eserita edukitzea erokeria da. Sozializazioa ari gara zigortzen.

15 urte nituela ikaragarri aspertzen nintzen klaseetan. Kaiola zen/da niretzat eskola. Orduan amak esan zidan: “Ez zaitez bihar klasera joan. Hemendik aurrera zuk erabaki noiz joan eta noiz ez”. Otsailak 2 zen, hori da ordutik nire urtebetetzea. Gainditzen nuen bitartean nahi nuena egiteko agindu zidan amak.

Hainbat mamu ere uxatu behar dugu: ingelesa 18 urterekin ikasi nuen nik eta ez dut sekula santan arazorik izan munduko punta guztietako unibertsitateetan ingelesez klaseak emateko.

 

Nortasun Agiria: Xabier Irujo Ametzaga

Caracasen jaioa, 1967ko urtarrilaren 29an. Erbestean jaiotako Pello Irujo politikari abertzalearen eta Arantzazu Ametzaga idazlearen lau semeetako nagusia. Manuel Irujo, gerra garaian eta erbestean EAJko diputatu eta ministro izandakoa, haren aitaren osaba izan zen. 6 urte zituela, familia Nafarroara itzuli zen. Historia eta Filosofia Politikoan doktorea. San Fermin ikastolako irakasle, duela hamar urte Amerikako Estatu Batuetara, Boisera, joan zen Euskal Ikerketarako Programa buru. Handik gutxira Nevadako Unibertsitatera joan zen, Renora. Euskal Ikerketa Zentroko zuzendarietako bat da 2011tik. Reno, Uruguai eta Gernikako hiru argitaletxetako editorea da. Bost seme-alabaren aita.

 

Genozidio kulturalaren emaitzak

Henri Grégoire (1750-1831), frantziar iraultzaileak zioen bezala, garai hartan estatu berriaren baitan frantses hiztunak %11 ziren. Egun, aldiz, ia %100 dira. Genozidio kulturalaren fruitua eta mamia da.

Identitatea puskatu

Genozidioaren ardatza identitatea puskatzea da, horregatik gizarte bat berregituratzen saiatzerakoan hain da garrantzitsua sare kulturala berregitea eta identitate kolektiboa lantzea. Hor gakoa independentzia da.


You are interested in the channel: II. Mundu Gerra
No peace for hibakush

Japan, 6 and 9 August 1945, the United States launched an atomic bomb causing tens of thousands of deaths in Hiroshima and Nagasaki; although there are no precise figures, the most cautious estimates indicate that at least 210,000 people died at the end of that year. But in... [+]


The Hospital Criminal Raid in Memory

Born 27 June 1944. The German soldiers carried out a raid on a small town of about 80 inhabitants of Zuberoa. Eight people died on the spot and nineteen were arrested, all civilians, nine of whom would be deported and only two would survive from the concentration camps in which... [+]


Not all deaths are worth the same

Normandy. 6 June 1944. They started operation Overlord: Thousands of British, American and Canadian soldiers landed on the beaches of Normandy to drastically change the course of the Second World War and, therefore, history. Or at least that's what we've been told a few days ago,... [+]


Jesus Carrera, communist leader tortured and shot by the Franco, on the screen
However, Jesús Carrera Olascoaga (Hondarribia 1911 – Alcala de Henares 1945) became secretary general of the Communist Party of Spain. Arrested, tortured and shot by the franchisees, his remains were uncovered in 2018 in the cemetery of Alcalá de Henares. Who was it? Why did... [+]

Forgotten genocide

Genocide is unfortunately a fashionable word. According to Rafael Lemkin’s definition in 1946, genocide is defined as “actions aimed at the total or partial destruction of a national, ethnic, racial or religious group.” These actions may include “killing the members of... [+]


2024-04-08 | ARGIA
Tribute to prisoners in the Gurs concentration camp, including 6,000 Basques
Like every year, the Terres de Mémoire(s) and Luttes association has paid homage to prisoners in the Gurs concentration camp. Many were members of the Basque Army and the Republican Army. Many other combatants against Franco and against the dictatorships of Hitler and Mussolini... [+]

Missak Estela de Manouchian
Basque Communist partisans against the Nazis
On 21 February, Missak Manouchia and Meliné Assadourian introduce the remains of Armenian marriage into the Paris Pantheon. Communist poet and partisan, Manouchian directed spectacular actions in occupied France during the Second World War, until it was captured and killed by... [+]

2024-02-12 | Jakoba Errekondo
Castaño Indi Wars
Being in the hole is not the worst,” Manu said, “the worst is not knowing when it is going to leave us, or even if it is going to leave us. In the novel The Small War of Lander Garro, which narrates the plight of the refugees of a war, among their characters, Anna Frank.

The Francoist Bunkers
Concrete scars on the border of the Pyrenees
About to end the 1936 War, dictator Franco ordered the construction of thousands of bunker in the Pyrenees. We are used to seeing them on the mountain some time ago, but we did not know that they formed a great defensive line, and recovery initiatives have been launched in... [+]

“Eichmann é un piloto israelí bombardeando Gaza”
Se os palestinos secuestrasen, xulgasen e aforcan a un piloto israelí, non sería o mesmo?”. Para responder a estas e outras preguntas, partindo do libro de Eichmann Xerusalén de Hannah Arendt, reunimos á volta da mesa a dous filósofos e a un politólogo para traer ao día... [+]

Quen era Adolf Eichmann?

Karl Adolf Eichmann (Solingen, Imperio alemán, 1906 - Ramdel, Israel, 1962) foi o oficial superior das SS da Alemaña nazi, especialmente coñecido polo seu nomeamento como “responsable loxístico” da chamada Última Solución ou Última Solución. A planificación do... [+]


Adolf Eichmann: a nacia que sentía inocente
Este ano cúmprense 60 anos da publicación de Hannah Arendt en Eichmann Xerusalén. Un ano máis, o funcionario nazi Adolf Eichmann, "responsable loxístico" do Holocausto, foi aforcado en Israel. Arendt fixo un seguimento periodistico-filosófico do xuízo de Eichmann para a... [+]

The Comete resistance network will be remembered from Thursday to Sunday
Comete was a resistance network accompanying soldiers and allied pilots in Belgium, France and the Basque Country during the Second World War. The association Amigos de la Red Comete, located in Anglet, has organized various initiatives to commemorate this resistance, including... [+]

Madrid is not the tomb of fascism
Madrid, 1939. Before the city fell into the hands of the Francoists, it was considered the capital against global fascism, thanks to the propaganda of the republican government and the famous anti-fascist intellectuals who passed there during the war. The winners thought of... [+]

Loss of war and suicide
The memorialist groups have recently recovered the body of Anisio Castillo de Ciudad Real in the Spanish state, a Republican suicide in 1943, for the Franco regime to leave him and his family alone. It is not something new, as the tendency to commit suicide before being captured... [+]

Eguneraketa berriak daude