Aurkeztutako laurdenak baino ez duela gainditzen-eta, PSE-EEk berrazterketa proposatu du. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Patxi Baztarrikak, azterketa sakona egiteko konpromisoa hartu du.
PSE-EEren aburuz, aztertu beharra dago EGA mailako azterketa, gaur egun Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoa kontuan hartuta C1 maila dena. 2014. urtean, aurkeztu zirenen %26k gainditu zuen azterketa. Baztarrikaren ustez, ez da ahaztu behar goi mailako profesionalentzako ziurtagiria dela eta horrek maila jasoa eskatzen duela. Alabaina, azterketa gainditzen duen kopuruak kezkatzen du, eta lanketa sakona egingo dute.
Euskadi Irratian, Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu ohiak adierazi zuenez, azterketara aurkezten diren ikasleen profila ezagutu beharko litzateke eta datu hori esku artean izanda ondorioak atera. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak aipatu ditu adibide gisa. Andres Urrutia Euskaltzaindiko buruak irrati berean adierazpenak egin zituen eta haren ustez gakoa ez da gainditzen dutenen kopuruaz aritzea baizik eta ea EGA azterketak kalean eta lantokian euskara erabiltzeko gaitasuna bermatzen duen.
Bestalde, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak adierazi duenez, A1 eta A2 mailak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markora egokitu dira. Hau da, bi mailetan ziurtagiriak eskuratu ahal izango dira eta azterketak euskaltegietan egingo dira. Ziurtagiriok ez dute baliorik administrazioko hizkuntza eskakizun modura, maila apalak baitira. Administrazioan aritzeko, gutxienez, B1 eskatzen da.
It is not Christmas, however, there will soon be decorations in the big shops to announce it, or at least they say so. In the shop window “Zorionak! Claims like “Gabon ederra passes!” will be exposed everywhere. However, congratulations can be many: the lottery, bringing a... [+]
Badira sei-zazpi urte kartzelan dauden presoek euskara ikasteko duten eskubidea bermatzeko helburuarekin, lanean aritu den euskara-irakasleen sare bat: Presoen Euskara Irakasleen Taldea.