Erroma, K.o. 37. Gaius Julius Caesar Germanicus gaztea enperadore izendatu zuten. Baina Kaligula ezizenez –eta agintaldi laburrean egindako aldrebeskeriengatik– da ezaguna.
Dantza eta antzerki ikuskizunen zale amorratua omen zen enperadorea. Ekitaldien amaieran, artistengana hurbildu ohi zen, muxuka, losintxan. Dantzari eta aktoreak suharki babesten zituen eta gozo jartzen zen zerbaitek edo norbaitek ikuskizuna eragozten edo eteten zuenean.
Suetoniok jaso zuenez, behin, Kaligulak oso gustuko zuen artista bat jardunean ari zela, ikusleetako bat zalaparta eta iskanbila sortzen hasi zen. Enperadoreak eskutitz bat idatzi zuen hantxe bertan eta ehuntari bati luzatu zion, zalapartariari eman ziezaion. Ehuntariak enperadorearen mezua Mauritaniako Ptolomeo erregeari helarazteko agindua eta gutuna bera eman zizkionean, ikusle gajoak ez zuen ezer onik espero. Bazekien enperadorea gogaitu zuela eta auskalo Kaligulak zer zigor krudel idatzi zuen eskutitz horretan.
Bizitzako azken bidaia izan zitekeena egin zuen, Ptolomeoren gortera iritsi zen eta gutuna eskura eman zion erregeari. “Mesedez, mezua dakarrena itzul dadila Erromara” irakurri zuen hark ozen. Mezuak ez zuen besterik esaten. Ikusle iskanbilatsuarentzat ez zegoen zigor krudelik. Baina bide luzea erabat larrituta eman ondoren, ederki damutu zitzaion ikuskizunean izandako jarrera, eta lezioa ederki ikasi zuen.
Garaiko iturri urriek Kaligula megalomanoa, ankerra eta apetatsua deskribatzen dute. Incitatus izeneko zaldi kuttuna kontsul izendatu zuela diote, arrebekin intzestu-harremanak izan zituela, aristokraziako kide aberatsenak hil zituela haien ondasunak bereganatzeko... Mezuaren hartzailea bera ere, Mauritaniako erregea, Erromara egindako bisitaldi batean hilko zuen, Britainia konkistatzeko ahaleginen porrotak eta Inperioaren ekialdeko probintzietatik zetozkion berri txarrak suminduta. Agintaldiaren hasieran kudeatzeko gaitasuna zuela erakutsi zuen enperadore gazteak, baina gaixoaldi larri baten ondoren burua galdu omen zuen, eta zentzu ona berreskuratzeko tarte handirik ere ez zuen izan, pretoriar guardiako kideek 28 urte besterik ez zituela hil baitzuten. Horrenbestez, tirano zoroaren irudia da iritsi zaiguna. Ikusle iskanbilatsuaren pasadizoa haren eszentrikotasunaren seinaletzat jo ohi da, nahiz eta beste protagonista bat izanez gero, jakinduriaz emandako leziotzat joko genukeen ziurrenik. Eta, antzokietan edo zine aretoetan, denok izan dugu inoiz ikusle berritsua Mauritaniako erregearengana bidaltzeko gogoa.
A group of interdisciplinary researchers from the Free University of Berlin and the Zuse Institute have developed a complex mathematical model to better understand how Romanization spread in North Africa.
According to a study published in the journal Plos One, the model has... [+]
Although it was thought that in most of the cities of the Roman Empire there were jails, little remains have been found of the prisons of the time in the fields.
Recently, however, the archaeologist at the University of Copenhagen, Matthew Larsen, has identified the Roman... [+]
Rome, towards the year 100 d. C. The poet Juvenal received the X. In Satira: “For a long time, particularly since we have to sell the vote, this people has lost interest in politics. Before, the head, the lots, the legions and, after all, they gave it all, but now they let it... [+]
This winter the archaeologists of the INRAP (National Institute of Preventive Archaeological Research) have found a special necropolis in the historic centre of Auxerre (French State), a Roman cemetery for newborn babies or stillbirths. - Oh, good! The necropolis used between... [+]
Rome, a.C. 443. Censors were elected for the first time. Two centuries later it would be the most important magistrature of the Republic. Every five years, they chose two censors among consular senators.
It was a position of great responsibility: they were primarily responsible... [+]
It has been considered that the wine drank by the ancient Romans was a poorly made wine, without body and with an unpleasant taste. But the work that researchers at the universities of Ghent and Warsaw have published in Antiquity has provoked the withdrawal of this belief.
The... [+]
To analyse the political situation in today ' s world we often do not use the history of the Roman era. I guess it will be because it seems too old and too far away. Moreover, among such different things, we find it difficult to empathize with the history there... [+]