40 baratze ekologikok osatzen dute Zestoako Udalak 2013an Iraetan martxan jarritako baratze-parkea. Ekimen honi lotuta, Udaleko Euskara eta Ingurumen Sailek eskaintza berezia egin diete lehenik baratze-parkea lantzen dutenei: Bizi Baratzea liburua, Biolurren Gida eta ortuaren plangintza 20 euroan eskuratzeko aukera. Ingurumen teknikaria den Izaskun Larrañagak azaldu duenez, “nekazaritza ekologikoa eta euskara sustatzeko oso material egokiak iruditzen zaizkigu”. Ekainaren 8tik aurrera herri osoarengana zabaldu dute eskaintza: etxe bakoitzeko liburu sorta bat eskatu ahal izango da. Larrañagaren hitzetan “jendeak gustura hartu du, harrera ona egin dio”.
The movement of peasants from Iparralde and the French State has helped us to put the realities of the welfare of farmers and of unfair trade at world level at the forefront. The protest, led by the FNSEA and JA unions, had two main aspects: immediate economic aid and regulatory... [+]